Izotz-kasko
Izotz-kasko izotz-kontinentalen zenbait masak jasotzen duten izena da. Izotz-zelaiak izotz-kasko batez estalitako eremu ordokitsu eta harritsu handiak dira, bere ertzek elur-lekuak eratzen dituztelarik, eta fiordo eta kanalen bidez itsasoan edo lakuren batean itsasoratzen direnak. Izotz zelaiak nagusiki eremu polar eta patagonikoetan daude, eta zenbait elementu geografiko estaltzen dituzte, lakuak edo mendikate luzeak kasu.
Geografoek izotz-zelaiak izotzak edo elurrak estalitako hedadura 50.000 kilometro karratu edo gehiagokoa denean aipatzen dituzte, eta inlandsisak (edo izotz kontinentala bera) estalki glaziarrek milioi bat kilometro karratu baino gehiagoko hedadura dutenean (gaur egun bi inlandsis daude, Antartikakoa eta Groenlandiakoa.
Azterketa geologiko eta glaziologikoen arabera, izotz zelaiak azken glaziazioan zehar eratu ziren askoz tamaina handiagoko glaziartutako guneen hondarrak izango lirateke. Izotz zelai hauek mundu ur edangarrizeko erreserba nagusiak dira, eta beraz, balio estrategiko handia dute.
Izotz zelairik garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stikine izotz-kaskoa, (Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak), 21.876 kilometro karratu.
- Patagonia Hegoaldeko Izotz-Zelaia (Argentina eta Txile), 16.800 kilometro karratu
- Austfonna (Svalbard, Norvegia), 8.120 kilometro karratu.
- Vatnajökull (Islandia), 8.100 kilometro karratu.
- Penny izotz-kaskoa (Baffin uhartea, Kanada) 6.000 kilometro karratu
- Patagonia Iparraldeko Izotz-Zelaia (Txile), 4.200 kilometro karratu
- Juneau Izotz-Zelaia (Alaska, Estatu Batuak) 3.900 kilometro karratu
- Darwin mendikateko Izotz-Zelaia (Suaren Lurraldea, Txile) 2300 kilometro karratu
- Kolunbia Izotz-Zelaia (Alberta, Kanada) 325 kilometro karratu
- Zelai Elurtu Handia (Txile) 200 kilometro karratu.