Itziar Zabala Zurinaga
Itziar Zabala Zurinaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dima, 1994ko irailaren 16a (30 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskalatzailea |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Itziar Zabala Zurinaga (Dima, Bizkaia, 1994ko irailaren 16a) eskalatzailea da.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur hezkuntza ikasketak egin zituen Bilbon. Medikuntza txinatarra, kiromasajea eta osteopatia ere ikasia da.
Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Betidanik gustatu izan zaio kirola egitea, baina eskalada probatu zuenetik, beste kirol gutxitan aritu da. Dimako eskalada hormara joaten hasi zen, eta eskalatzea bere pasio bihurtu zen. Herrian Rockmaster eskalada txapelketa antolatzen zen eta bertara joaten ziren eskalatzaileak ikusita, 12 urterekin hasi zen eskalatzen.
Eskalatzen hasi eta pare bat hilabetera, Bizkaiko eskolarteko txapelketa batean parte hartu eta irabazi egin zuen. Ondoren, Euskadiko txapelketan eta harrezkero hainbat garaikur irabazi ditu.[3]
Lagunekin hasi zen eskalatzen, jolas soil bat lez, baina Itziarrek horretan jarraitzea erabaki zuen. Eskalatzen hasi eta oso gutxira, bere lehenengo 7ak egiten hasi zen, Euskal Herriko txapeldun, Espainiako txapeldun eta nazioarteko txapelketetan ikusi zuen bere burua, baina sentitu zuen jolas bat izatearen esentzia galtzen ari zela.
Denbora batez eskalatu barik egon zen, ez bazuen eskalatzeko gogorik sentitzen, ez zen bueltatuko, baina ez zen horrela izan, eta inoizko gogo handienarekin hasi zen berriro ere. Gaur egun asko bidaiatzen du eta beti uztartzen du eskaladarekin.[4]
Leku gustukoena eskalatzeko Baltzola du, etxe inguruan duen altxorra.
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat txapelketatan garaile izatea lortu du. Euskal Herri, Espainia, Europa eta Mundu mailako txapelketetan parte hartu du.[2][5]
2011n 18 urtez azpiko Zailtasuneko Eskaladan Espainiako Kopa eta Txapelketa irabazi zituen.[6]
2015eko Espainiako Eskalada Kopako txapeldun izan zen.
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021ean, Itziar Zabala protagonista duen Amagana dokumentala estreinatu zen BBK Mendi Film Festibalean. Jon Goikoetxea Lopez de Alda eta Iker Larrañaga Peral zuzendarien lanean, Dimako eskalatzailearen kirol ibilbidea islatzen da, Bihotz Gorospek jarritako musika bandaren laguntzaz.[7][8] Mendi film festibalean euskaraz egindako pelikularik onenaren saria jaso zuen Amagana dokumentalak.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ugartemendia, Unai. ««Guztiz baztertu nuen eskalada, zer nahi nuen argi izateko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
- ↑ a b Unknown. ITZIAR ZABALA ESKALATZAILEA. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
- ↑ BAO, La Revista de Bilbao | Itziar Zabala. Escalada y libertad. (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Itziar Zabala» mendi-kirolak (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
- ↑ «lorpenen zerrenda» www.digitalrock.de (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
- ↑ EMFko emakumeen egiak. .
- ↑ «'Amagana'» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-11-22 (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
- ↑ «Amagana pelikularen estreinaldia BBK Mendi Filmen» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-12-06 (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
- ↑ «"Amagana" dokumentalak Mendi Film Festibalean euskaraz egindako pelikularik onenaren saria jaso du» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-01-02 (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).