Irrati-teleskopio
Irrati-teleskopioa astronomian erabiltzen den norabidezko irrati-antena mota bat da[1][2][3]. Irrati-teleskopioek zeregin handia izan dute espazioko hainbat fenomeno ulertzeko, hala nola quasarrak eta pulsarrak. Irrati-uhinez baliatuz galaxien erdiguneak aztertu ahal izan dira; hauts kosmikoa dela eta teleskopio optikoentzat ikustezinak diren eskualdeak. Orain, Nazioarteko Astronomia Elkarteak (Europa, Ipar Amerika, Asia eta Australiako astronomoek osatzen dute) irrati-teleskopio erraldoia eraikitzeko asmoa zabaldu du. Square Kilometre Array (SKA) izeneko teleskopioak, hain zuzen, kilometro karratuko azalera izango du, gaur egun dagoen handiena baino 200 aldiz handiagoa. Irrati-teleskopio berria 2010ean hasiko dira eraikitzen eta Big Bang ondorengo uneetan eratutako egiturek igorritako seinale ahulak ikertzeko balioko du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ M.,, Marr, Jonathan. Fundamentals of radio astronomy : observational methods. ISBN 9781498770194. PMC 958800564..
- ↑ Britannica concise encyclopedia.. Encyclopaedia Britannica 2006 ISBN 9781849722100. PMC 436847805..
- ↑ 1937-, Verschuur, Gerrit L.,. (2007). The invisible universe : the story of radio astronomy. (2nd ed. argitaraldia) Springer ISBN 9780387683607. PMC 184908811..