Inaxio Esnaola Aranzadi
Appearance
(«Iñaki Esnaola Aranzadi» orritik birbideratua)
Inaxio Esnaola Aranzadi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1984ko uztailaren 1a (40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta kazetaria |
Iñaki Esnaola Arantzadi (Donostia, 1984ko uztailaren 1a) gipuzkoar kazetari eta aktorea. Txikitan hasi zen antzerki munduan eta telebistara "Telletxea's Txou" (ETB1) magazinaren bitartez egin zuen salto. Gerora, Gente Pez filma egin eta beste zenbait telesailetan parte hartu du. Honez gain, kazetaritza musikalean dihardu nahiz eta beste zenbait gaitan lan egin.
Musika kazetaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entzun! eta Xirika aldizkarietako kolaboratzailea da eta Berria egunkarian eta Badok webgunean ere ugari dira bere artikulu eta kritikak. Bereziki Euskal Herriko heavy metal musikan aditua daː Herriko Burdina webzinearen sortzaile eta arduraduna da, hain zuzen, musika horri buruzko gune euskalduna.
Aktore gisa egindako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zenbait obra Zurriola Antzerki Eskolan.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pilotari, telesaila (ETB 1)
- La Vida de Rita, telesaila (TVE 1)
- Hospital Central, telesaila (Tele 5)
- Hamaika Korapilo, magazina (ETB 1)
- Telletxea's Txou, magazina (ETB 1)
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Road Spain, film luzea (2007)
- Gente Pez, film luzea (2000)
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inaxio Esnaolaren musika kritikak Badok-en.
- Herriko Burdina, euskal heavyaren webgunea.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |