Edukira joan

Puma concolor concolor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hego Amerika iparraldeko puma» orritik birbideratua)
Puma concolor concolor
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPuma
EspezieaPuma concolor
Azpiespeziea Puma concolor concolor
(Linnaeus, 1771)

Hego Amerikako iparraldeko puma (puma concolor concolor) felido espezie honen azpiespezierik hedatuena eta arruntena da.

Katu hau ugaztun ertain eta handiez elikatu ohi da, batzuetan abereak ere erasotu eta ehizatzen ditu.

Ale heldu bat gizakia erasotu eta hiltzeko gai da, eta honi egindako erasoak dokumentatu dira, batez ere umeei zuzendutakoak. Dena den, oro har, gizakiarengandik urruntzeko joera du.

Katu hau Venezuela, Txileko iparralde, Peru, Kolonbia, Bolibia, Brasil eta Ekuadorretik barreiatzen da. Herrialde askotatik hedatua izan arren, urteekin bere hedapena murriztua aurkitu duen animalia dela esan beharra dago.

Iraute egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu honek lurralde galera garrantzitsua pairatu duen arren, bere kopurua herrialde askotatik hedatua jarraitzen duenez arrisku txikian sailkatuta dago IUCN-ren arabera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Caso, A., López-González, C., Payan, E., Eizirik, E., de Oliveira, T., Leite-Pitman, R., Kelly, M., Valderrama, C. & Lucherini, M. (2008). «'Puma concolor'».  IUCN 2010.4-ko mehatxatuak dauden animalien zerrenda gorria (Ingelesez)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]