Dejabu Konpainia
Dejabu Konpainia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | antzerki konpainia |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 2001 |
webgune ofiziala |
Dejabu Konpainia (edo aspaldian Dejabu Panpin Laborategia) Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren Alcalá aktoreek 2001 urtean sorturiko antzerki taldea da. Panpin-laborategian txontxongiloak eta aktoreak erabiltzen zituzten bere antzezlanetan. Beste antzerki talde batzuekin elkarlanean hainbat antzezlan taularatu ditu.
Ezaugarriak eta ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]“Objektuei esker gorputzak eta munduak ekartzen ditugu espaziora eta kaosean murgiltzen gara. Irudiak eta mugimenduak dira etortzen lehenak, ondoren datoz istorioak eta pertsonaiak. Antzezlan bakoitza zerotik hasten dugula sinetsi nahi dugu eta hala ere, beti hor daude euria, hegaztiak, irratiak, berokiak, izarrak, telefonoak eta kotxeak. Ez gara, agian, hain originalak :)” Ainara Gurrutxaga
"Arrastoak" (EHAZE, 2019) liburuan argitaratuta topatu daitezke haien sormen prozesuari buruzko azalpenak.
Poetikoa, garaikidea eta hauskorra den antzerkia interesatzen zaie. Elkartzeko gonbitea egiten duena. Eszena sorkuntza konpainiaren lan lerro nagusia izanik ere, azken urteetan arte instalakuntza eta arte zuzendaritza lanak ere burutu dituzte. 2001.ean sortu zuten Dejabu. Ondoren LISPA eta London International Puppet School-en graduatu ziren (UK). Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren Alcalá dira konpainiako kideak. Egitasmo bakoitzean sortzaile talde zabala izaten dute ondoan. Gaur egun Errenteriako Niessen Kulturgunean konpainia egoiliar dira eta Lekuona Fabrikaren gidaritza taldeko kide. Sentsibilizazio eta bitartekaritza egitasmo hainbatetan aritzen dira lanean, artea eta gizartearen arteko zubiak eraikitzen.
Taularatutako antzezlanen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gori Gori (2024)
- Naon Tokin (2021)[1][2][3]
- Linbo planeta (2017)[4]
- Arrastoak (2014)[5][6][7]
- Idazlea zeu zara (2013)
- Gure bide galduak (2012)[8] [9][10]
- Azken portua (2008)
- Gizona ez da txoria (2007)
Koprodukzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiteder (2022)
- Kiribil Urmaela (2020).
- Kiribil Zaldi urdina (2019). Artedrama, Axut
- Francoren bilobari gutunak (2017) Artedrama, Axut [11][12]
- Hamlet (2015) Artedrama, Axut [13][14]
- Errautsak (2011) Artedrama, Axut.[15]
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Riiru Xol (2001)
- Zein polita den Panama (2002)
- Zabor ontzia (2004)
- Ikara (2005)
- Wait (2005)
- Sink (2006)
- Covek nije ptica - Gizona ez da txoria (2008)
- Choura (2008)
- Gure bide galduak (2011)
- Idazlea zeu zara (2012)
- Zaldi Urdina (2019)[16]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- LINBO PLANETA (2024) Paula Estevez / Dejabu konpainia. Elkar
- LIBURUXKA PEDAGOGIKOAK (2023) Dejabu konpainia, Arkaitz Gartziandia eta Maddi Goikoetxea.
- Autoedizioa ARRASTOAK (2019) Dejabu konpainia. EHAZE
- FRANCOREN BILOBARI GUTUNA (2017) Unai Iturriaga, Igor Elortza . Susa eta EHAZE
- HABIAK / NIDOS (2013) Maite Gurrutxaga / Dejabu konpainia. Txalaparta
- GURE BIDE GALDUAK (2012) Dejabu konpainia . Artezblai
- ERRAUTSAK (2011) Igor Elortza, Unai Iturriaga. Artezblai
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Naon Tokin» Arrate Rodriguez (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Zentzumenen bidezko esperientzia» Berria 2021-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «De la instalación teatral a las artes de calle: propuestas escénicas más allá de los auditorios» EITB 2021-09-08 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ Herri Bizia. (2020-07-25). Limbo Planeta - Dejabu Panpin Laborategia. Oarsoirriak. (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) ibargutxi, felix. (2015-02-24). «Dejabu Panpin Laborategiak irabazi du XV. Donostia Antzerki Saria» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ ARROSA, Zebrabidea. (2014-11-10). «Dejabu panpin laborategiaren 'Arrastoak' obra» Arrosa (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Ikuskizuna» Social Antzokia (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
- ↑ «Dejabu antzerki konpainia sariduna, pozik» Irutxuloko Hitza 2012-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Dejaburen 'Gure bide galduak' obrak jasoko du Donostia antzerki saria» Berria 2012-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Talde bizipenak oholtzan» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Lan kolektibo bat kolektiboarentzat» Berria 2020-05-03 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Francoren bilobari gutuna» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «'Hamlet', XXI. mendean eta euskaraz» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Antzerkia: Hamlet» www.durango-udala.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
- ↑ «Errautsak» www.errautsak.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
- ↑ «Zaldi Urdina» zaldiurdina.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).