Edukira joan

Elkarte Tradizionalista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Comunión Tradicionalista» orritik birbideratua)
Elkarte Tradizionalista
Datuak
Izen laburraCT
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
IdeologiaKarlismoa, Tradizionalismo politikoa eta political Catholicism (en) Itzuli
Kokapen politikoaEskuin-mutur
Agintea
LehendakariaKarlos Maria Borboi Austria-Estekoa, Jaime de Borbón y Borbón-Parma (en) Itzuli, Alfonso Carlos de Borbón (en) Itzuli eta Xabier Borbon-Parmakoa
Idazkari orokorraCándido Nocedal, Francisco Navarro Villoslada, Enrique de Aguilera y Gamboa, Matías Barrio y Mier (en) Itzuli, Bartolomé Feliú, Luis Hernando de Larramendi (en) Itzuli, José Selva Mergelina (en) Itzuli, Tomás Domínguez Arévalo, Manuel Fal Conde eta José María Valiente Soriano (en) Itzuli
Historia
Sorrera1869
Desagerpena1937ko apirilaren 19a
Koloreak    

Elkarte Tradizionalista[1] —jatorrizko izena, gaztelaniaz: Comunión Tradicionalista (CT)— Espainiako historia garaikideko aldi desberdinetan sortutako alderdi karlisten izena izan zen, ideologia tradizionalistakoa. Lehendabizikoz, 1869an sortu zen indar politiko gisa. Izen bereko eta antzeko izaeradun alderdi horiek karlismoaren hauteskundeetako marka izatea zuten ezaugarri.

1931ko ekainaren 28ko hauteskundeetan Hego Euskal Herriko tradizionalistak, eskuindar foruzale eta jeltzaleekin batera Koalizio katoliko-foruzalean aurkeztu ziren, eta gero Euskal Gutxiengoa izeneko parlamentu-taldea eratu zuten. 1932ko urtarrilean sortu zen azkeneko aldiz, Espainiako Alderdi Katoliko Nazionalak (integrista) eta Alderdi Katoliko Tradizionalistak (tradizionalista) bat egin zutenean. Kide gehienak Hego Euskal Herrian izan arren, Aragoin eta Andaluzian ere emaitza onak lortu zituen. Euskal Herrian Antonio Arrue, Ignacio Baleztena, Marcelino Oreja Elosegi eta Julio Urkixo Elkarteko kide izan ziren.

1986an Alderdi Karlistatik alde egindako zenbait kidek Elkarte Tradizionalista Karlista sortu zuten, Elkarte Tradizionalista, Elkarte Katoliko Erregezalea eta Batasun Karlista batuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «comunión», Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia.

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.