Benigno Baskaran
Benigno Baskaran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1908ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Eibar, 1984ko urriaren 22a (76 urte) |
Familia | |
Aita | Martzelino Baskaran |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Benigno Baskaran Guridi (Eibar, Gipuzkoa, 1908ko apirilaren 3a -ib., 1984ko urriaren 22a) gipuzkoar politikaria izan zen, PSE-EEko kidea.
Euskal sozialismoaren kide nabari Marcelino Baskaranen semea, 13-14 urterekin Armeria Eskolara joan zen ikasketak egitera. Tornero, ajustadore lanetan aritu zen eta ondoren aitaren lantegian lanean hasi zen.[1] 1931ko apirilaren 14an, Errepublika aldarrikatu zutenean, jada zinegotzia zen. 1934ko Iraultzan hartu zuen parte eta 25 urteko espetxe-zigorra jasan zuen.
1936ko uztaileko estatu-kolpea piztu zenean, miliziano bilakatu eta gerra amaitzean tenientea zen. Frantzian erbesteratu eta erresistentzian aritu zen. 1943an tuberkulosiak jota etxera itzuli eta klandestinitatean lan egin zuen.[2] Espainiako trantsizioaren garaian, Batzar Nagusietarako hautatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.ahotsak.eus
- ↑ «Un hombre 'benigno'» El Correo 2008-11-14.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |