Edukira joan

Æthelstan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Athelstan» orritik birbideratua)
Æthelstan

Ingalaterrako monarka

927 - 939ko urriaren 27a
Eduardo Zaharra - Edmundo I.a Ingalaterrakoa
Bizitza
JaiotzaWessex, 895
HerrialdeaWessex
 Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaGloucester939ko urriaren 27a (43/44 urte)
Hobiratze lekuaMalmesburyko abadia
Familia
AitaEduardo Zaharra
AmaEcgwynn
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Wessex (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChalcedonian Christianity (en) Itzuli

Æthelstan edo Athelstan (antzinako ingelesez: Æþelstan, ˈæðeɫstɑn ahoskatua edo Æðelstān, ˈæðeɫstɑːn ahoskatua; antzinako eskandinavieraz: Aðalsteinn, "harri noble" esan nahi duena; c.894939ko urriaren 27a), "Loriatsua" deitua, anglosaxoien erregea izan zen 924tik 927ra, eta Ingalaterrako erregea 927tik 939ra. Bere erregealdia, sarri, historialari modernoek alde batera uzten dute, bere aitona Alfredo Handiarenean edo bere iloba Edgar Baketsuarenean arreta gehiago jarriz. Hala ere, bere erregealdia funtsezkoa izan zen X. mendeko garapen politikorako.

Eduardo Zaharraren, Wessexko erregearen eta Ecgwynnen seme nagusia izan zen. Bere gurasoak ezkondu ziren arren, bere aita 899an tronura igotzean legez kanpokotzat jo zuten. Bere amaren gizarte-klase baxuagatik aldendu zuten eta Eduadoren erregina eta bigarren emaztea Ælfflæd izan zen.

Bere aita, zailtasunak zailtasun, Alfredok sortutako anglosaxoien erresumako tronura igo zen. Æthelflæd bere izebak, Eduardoren arrebak, mendebaldeko Mercia gobernatu zuen Æthelred II.a Merciakoa bere senarra 918an hil ondoren. Æthelflæd hil ondoren, Eduardok berehala hartu zuen Merciaren kontrola, eta, hau hil ondoren, Æthelstanek Humber estuarioaren hegoaldeko erresuma anglosaxoiak jarauntsi zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.