Ur-aztarna
Ur-aztarna edo aztarna hidrikoa ondasunak edo zerbitzuak ekoiztean edo kontsumitzean erabiltzen den ur gezaren kantitatea da. Erabilera hori bolumen gisa neurtzen da, batera hartuta prozesuan kontsumitzen den, lurruntzen den eta poluitzen den ura, halako denbora jakin batean (pertsona eta erkidegoen kasuan) edo halako produktu-masa kantitate jakin bat ekoizteko, enpresen kasuan. Kontsumitzaile-talde guztien kasuan kalkula daiteke (esaterako, pertsonak, herriak, hiriak, lurraldeak, estatuak...), halaber ekoizle-talde guztien kasuan (esaterako, erakunde publikoak, enpresak, sektoreak...).
Ur-aztarna adierazle geografiko esplizitua da, ur erabiliaren eta poluituaren kantitatea ez ezik, haien ubikazioa ere adierazten baitu. Haatik, ez du ematen informaziorik hartutako ur horrek nola eragiten dien (alde nahiz kontra) bertako ur-baliabideei, ekosistemei eta bizibideei.