Edukira joan

Patxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxaren logoa

Patxa Ipar Euskal Herriko gazte-kolektibo abertzale eta ezkertiarra izan zen, joera anarkistakoa, 1986an sortutakoa. Kanpainak burutu zituen arlo anitzetan: gaztetxeak, intsumisioa, feminismoa, preso politikoak, zezenketen aurka, faxismoaren aurka, etab.

Haren egoitza Patxoki zen, gaur egun Bizi! mugimenduak kudeatzen duen eraikina, Baionako Tonneliers karrikan.

1991n Oldartzen kolektiboarekin elkarlanean hasi zen.

Patxaren afixa ezagunena (1987)

1994an desegin eta, Oldartzenekin bat eginik, Herriaren Alde eragilea sortu zuten Patxako hainbat kidek.

Haren kideetarik batzuk oso aktiboak izan ziren Gazteriak mugimenduaren sortzean.

Patxaran izeneko fanzine bat argitaratzen zuen.

1986: Patxa sortu zen.

1987: Lehen Rock Eguna, Arrangoitzen.

1991: Etxe askatuaren okupazioa.

1991-1992: Insumisioaren aldeko kanpainaren gorena.

1994: Patxa desegin zen.

Patxak, gazteentzako lokalen beharrari erantzun nahian, eraikin hutsak okupatu zituen, Baionan: Pannecau karrikan, Lagréou karrikan... Gehien iraun zuen okupazioa Espainiako karrikako Etxe Askatuarena izan zen, 1991n. Poliziak hilabete pare baten buruan handik kanporatu zituen, eraikinaren atea adreiluz hetsiz.

Intsumisioaren aldeko manifestazioa.

Patxako kideek Frantziako armadan soldadutza egiteari uko egiten zioten. Haietarik batzuk intsumitu eta presondegiratuak ere izan ziren. Kanpainak sustengu handia bildu zuen eta MAIA (Militarismoaren Aurka, Intsumisioaren Alde) mugimendua sortu zen eta ondoko urteetan intsumitu gehiago ekarri[1].

Beste kanpaina batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxa bereziki aktiboa izan zen beste hainbat arlotan: feminismoa, preso politikoen sustengatzea, zezenketen aurka, faxismoaren aurka...[2]

2010ean, Eneko Bidegainek gazte taldeari buruzko liburua aurkeztu zuen, Patxa: Besta bai borroka ere bai izenburupean[3].

Enbata aldizkariko 1991ko zutabe batean, Patxaren deskribapen bat irakur daiteke (frantsesez)[4].

Rock et Révolution dokumentalean, Patxako orduko kide bat eta orduko irudi batzuk ikus daitezke (20:00tik goiti, hamar bat minutuz).

2017an Patxa Plaza Kolektiboak, Baionako herriko etxearekin elkarlanean, herri galdeketa bat abiatu zuten Patxa plaza eraberritzeko[5]. 2019an, ofizialki Trinketeko plaza zena Patxa plaza bilakatu zen[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Urteaga, Eguzki. (1996). Le mouvement antimilitariste basque contemporain. Éditions Sociologie.
  2. (Frantsesez) Vrignon, Bixente. (2007). Une simple existence sentimentale. Jalons pour une histoire du mouvement abertzale en Pays Basque Nord 1978-1988. Gatuzain, 380-396 or. ISBN 2913842437..
  3. Albistea Euskal Kulturaren Ataria webgunean (Azken kontsulta: 2010-02-11)
  4. (Frantsesez) Enbata. «Le Patxa nouveau est arrivé» Enbata (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  5. SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-10-09). «Patxa plaza birmoldatzeko egitasmoa herritarren esku jarri du Baionako Udalak» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-01-13).
  6. Madariaga, Ainize. «Patxa plaza, patxadatsu» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]