Niels Danimarkakoa
Niels Danimarkakoa | |||
---|---|---|---|
1104 - 1134 ← Erik I.a Danimarkakoa - Erik II.a Danimarkakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1065 | ||
Herrialdea | Danimarka | ||
Heriotza | Schleswig, 1134ko ekainaren 25a (68/69 urte) | ||
Hobiratze lekua | Schleswig Cathedral (en) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Svend II.a Danimarkakoa | ||
Ezkontidea(k) | Ulvhild Håkansdotter (en) Margaret Fredkulla (en) (1105 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | House of Estridsen (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Niels (c. 1065 – Schleswig, 1134ko ekainaren 25a) Danimarkako erregea izan zen 1004tik hil zen arte.
Svend II.a Danimarkakoaren eta ohaide ezezagun baten semea izan zen. Bere anaietako lau Danimarkako erregeak izan ziren bera baino lehen. 1086an Flandriara bidali zuten bere anaia Olaf I.a han erbesteratua ordezkatzeko. 1104an errege aukeratu zuten bere anaia Erik I.a ordezkatzeko, 1103ko uztailean hila. 1105ean Margarita Fedkullarekin ezkondu zen, Inge I.a Suediakoaren alaba.
Bere erregealdi gehiena bakean igaro zen eta bere anaia Kanuto IV.aren kanonizazioa lortu zuen. Oparien bidez, Elizaren laguntza lortu zuen monarkia indartzen. Bendoen aurka gudukatu zuen Poloniarekin aliantzan. Bere seme Magnus Indartsua Suediako errege aukeratu zuten.
1128an edo 1129an Margarita hil zen eta 1130ean Magnus Suediatik bota zuten. Magnusek bere lehengusu Kanuto Lavard hil zuen, Danimarkako tronuaren oinordekotzat jotzen zena, eta gerra zibila hasi zen. Gerra zibila hasi zen. Nielsek eta bere semeak elizaren eta enperadorearen babesa izan zuten. Magnus Fotevilgo guduan hil zen 1134ko ekainaren 4an. Niels bizirik atera zen, baina hilaren 25ean hil zuten Schleswig hiriko biztanleek.