Migel Laburu
Migel Laburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1918 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1999 (80/81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta historialaria |
Migel Laburu Mateo (Donostia, 1918-1999) idazlea, ikertzailea, historialaria eta itsas-modelogilea izan zen. Eleberri bat ere gaztelaniaz argitaratu zuen. Frankismo garaian errepresioa pairatu zuen eta erbestea zein deserria ezagutu zuen, bereziki Ekuatore Ginean. 1960 Jose Migel Barandiaranekin Aitzbitarteko indusketetan parte hartu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo ikasketak Donostiako Peñaflorida eskolan egin zituen eta, ondoren, mekanika ikasi zuen. Gerra zibilean Eusko Gudarostearekin frankisten aurka borrokatu zuen. Behin erbestean Frantziako kontzentrazio-esparruak ezagutu zituen: Bourg Madame, Argelès, Saint Cyprien eta Gurs. Berriro Euskal Herrian Irungo espetxean sartu zuten. Ondoren beste bietan entzerratu zuten: Santanderreko Magdalenan eta Burgosko San Pedro de Cardeñan. Espainiako bi kontzentrazio-esparruetan egon zen ere bai: Miranda de Ebrokoan eta Rotakoan. Ondoren langileen batailoietan aritu behar izan zuen. 1944an Espainiako bigarren mailako soldatu izendatu zuten. Libre gelditu zenean, 1946an, Ekuatore Gineara joatea lortu zuen, basogintza konpainia batean mekaniko moduan aritzeko. 1955ean Donostiara itzuli zen eta Aranzadi Elkartearekin kolaboratzen hasi zen. Halaber, bere kontutik, historia eta euskara ikasteari ekin zion. 1970. hamarkadan itsas historiaren inguruko interesa sortu zitzaion eta hogei urtetan itsas-modelogintzan espezializatu zen, antzinako euskal itsasontzien erreprodukizoak landuz. Donostian 1999an hil zen. Bere azken liburua, Jesus Lizarraga osatuta, postumo moduan plazaratu zen, 2006an.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laburuk hitzaldi eta kolaborazio ugari idatzi zituen. Hemen bakarrik liburuak bildu ditugu.[1]
- De Mare Vacorum. La memoria perdida. Iruñea: Pamiela, 2006. 978-84-7681-504-5
- Tragedia en la nao ballenera. Eleberri historikoa. Donostia: Kutxa Fundazioa, 1994.
- La Escuela de Pesca de San Sebastián. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1992.
- Itsas dokumentuetan erabilitako hitz zaharren hiztegi laburra. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1992. 978-84-7907-082-3
- Ballenas, vascos y América. Donostia: Gipuzkoako Merkatal Ganbara, 1991.
- Embarcaciones vascas antiguas. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1989.
- Juan Miguel Orcolaga y el observatorio marítimo de Igueldo. Camino Doktorearen Taldea, 1988.
- 75 años de historia de la Sociedad Oceanográfica de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1986.
- El bote ballenero de Bermeo del siglo XIII. Bermeo aldizkaria, 1983.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Estudios histórico-marítimos realizados por Miguel Laburu Mateo", Tragedia en la nao ballenera, 497.or.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1918ko jaiotzak
- 1999ko heriotzak
- XX. mendeko Donostiako idazleak
- Euskal Herriko erdal idazleak
- Gaztelaniazko idazleak
- Euskal Herriko frankismoaren erbesteratuak
- Euskal Herriko gaztelaniazko eleberrigileak
- Euskal Herriko gaztelaniazko saiakeragileak
- Eusko Gudarosteko gudariak
- Euskal Herriko frankismoak kartzelaratutakoak