Edukira joan

Henri Fargues

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henri Fargues

Bostehunen Kontseiluaren kidea


member of the Council of Elders (en) Itzuli


Senatu kontserbadoreko kidea

Bizitza
JaiotzaDonibane Garazi1757ko martxoaren 13a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1804ko irailaren 24a (47 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaBostehunen Kontseilua

Henri Fargues[1] (Donibane Garazi, 1757ko martxoaren 13a - Auteuil, 1804ko irailaren 24a) euskal herritar politikaria izan zen[2]. Frantziako Iraultzaren garaietan kargu politiko batzuk okupatu zituen.

Donibane Garaziko alkate eta bake-epailea bihurtu baino lehen, Pirinioz bestaldearekin artile-salerosteak egiteari ekin zion. 1793an Espainiaren aurkako guda aldarrikatu eta gero, armadan sartu eta euskal ehiztariak izeneko milizia sortu zuen. Izuaren garaian atxilotua, Behe Pirinioetako Direktorioaren presidente izendatu zuten. Bostehunen Biltzarrean diputatua, VII. urteko sapadunean Agureen Biltzarrean sartu eta Bonaparteren lainotearen 18ko estatu-kolpe aurrera ateratzen lagundu zuen.

Hurrengo urtean senatu kontserbadorean sartu zen. 1802an Ipar Euskal Herri osoan ijitoen kontra burutu zen sarekada masiboren bultzatzaileetakoa izan zen[3]. 1803an Senatuko diruzain izendatu zuten. Ohorezko Legioa lortu zuen 1804an bat-batean hil baino lehen.

Bere semea Espainiako intendente, Autungo azpi-prefektu eta Marne Garaiko prefektua bihurtu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Okzitaniera arautuan Fargas. Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue; "burdinola" esan nahi du.
  2. Adolphe Robert eta Gaston Cougny, "Dictionnaire des parlementaires français de 1789 à 1889", Paris, Bourloton, 1889, 2. Liburukia, Online.
  3. Nicole Lougarot, Bohémiens, Gatuzain, Larresoro, 2009; ikus 30.or.