Edukira joan

Estres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Estres
Deskribapena
Motaprozesu biologikoa
risk factor (en) Itzuli
Arrazoia(k)stressor (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD013312

Estresa ingelesetik datorren izena da, "tentsioa" esan nahi duena. Buruko ala gorputzeko tentsioa izendatzeko erabiltzen da, kanpoko kinada batek sortua, gorputzean aldaketa fisiologiko nabarmenak eragiten dituena. Estresa sortzen duten kinadak eragile estresagarri deritzonak dira.

Gaur egun patologia bat bihurtu bada ere, estresa bizi-iraupenerako erantzun natural eta beharrezkoa da. Izan ere, hasieran defentsa-mekanismoa zen estresa, kronikoa bihurtzen denean osasun-arazo larriak ekartzen baditu ere. Erantzun natural hori gehiegizkoa denean jasangaitzeko tentsioa agertzen da, gorputzean eragina duena, hainbat gaixotasun agertuz. Nerbio-sistema eta sistema endokrinoa aktibatzen ditu estresak, eta bizkortze horren ondorioz gaitz ugari etor daitezke, besteak beste:

Estresaren sintoma organikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estresaren ondorioz zenbait aldaketa fisiologiko agertzen dira:

  • nerbio-sistema sinpatikoaren bizkortzea (hodi-uzkurdura, takikardia, takipnea -arnasketaren azkartzea- heste-mugikortasunaren moteltzea, etab.),

Aldaketa hauek gorputza prestatzen dute berehalako mehatxu bati aurre egiteko. Mehatxu hori luzaro mantentzen denean, baina, aipatutako aldaketek kaltegarriak bihurtzen dira

Aipagarria da ere estresa eta immunitate-sistemaren arteko lotura. Izan ere, azken urteotan ikerketa askok frogatu dute estresak immunitate-sistema ahultzen duela, infekzioak harrapatzeko joera eta minbiziaren agerpenaren probabilitatea handituz.

Egokitze Sindrome Orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hans Selyek deskribatu zituen 1936an ("General Adaptation Syndrome") animaliek estimulu desatsegin edo kaltegarrien aurrean edukitako erreakzioak. Hauek hiru epetan garatzen dira:

  1. Alarma edo deiadarra.
  2. Erresistentzia.
  3. Ahitze edo akidura.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]