Vanessa Mendoza Cortés
Vanessa Mendoza Cortés | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andorra, 1980 (43/44 urte) |
Herrialdea | Andorra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | LGBT ekintzailea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, abortion rights activist (en) eta psikologoa |
Kidetza | Stop Violències (en) |
Vanessa Mendoza Cortés (Andorra, 1980) psikologoa eta giza eskubideen aldeko aktibista, batez ere emakumeen eskubideak, aborto eskubidea eta LGBT taldearen eskubidek defendatzen ditu. Stop Violències elkarte feministaren lehendakaria da.[1]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LGTB eskubideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an, Vanessa Mendozak, bere elkartetik, lehen Andorra Pride bultzatu zuen.[2]
Aborto eskubidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko urrian Genevako Nazio Batuen emakumearen aurkako bereizkeria ezabatzeko batzordearen aurrean (CEDAW batzordea) Andorrako Gobernuaren abortatzeko debekua emakumeen eskubideen urraketa zela salatu zuen. Adierazpen horrengatik, 2020an, Gobernuak, Xavier Espot buru zuela, Fiskaltzaren aurrean salatu zuen Mendoza.[3] Gobernuak kalumniak, difamazioa eta Andorrako erakundeen ospearen aurkako erasoa leporatu zizkion, 30.000 euroko isunarekin. 2020ko abenduaren 2an, Mendozaren abokatuak karguak kentzeko eskatu zuen formalki, baina ukatu egin zitzaion.[4] 2021eko otsailaren 16an, Amnistia Internazionalak Vanessa Mendozari lagundu zion, eta giza eskubideen defentsa-ekintzengatik kriminalizazioarekiko kezka handia agertu zuen.[3][5] Karguak kentzeko eskatzeaz gain, Andorrako gobernuari eskatu zioten:
Neurriak hartzeko, Vanessa Mendoza eta giza eskubideen aldeko beste pertsona batzuek beren legezko lana errepresaliarik eta larderiarik gabe egin ahal izan dezaten.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vanessa M. Cortés: 'Andorra és una teocràcia, no una democràcia'. .
- ↑ Garnica, Clara. (2019-05-16). Andorra "tracta com a malalts mentals" les persones trans. .
- ↑ a b c Vanessa Mendoza reclama a la Fiscalia andorrana que arxivi el seu cas perquè “pensar diferent és un dret”. 2021-02-17.
- ↑ Criminalisation against Stop Violències | Front Line Defenders. 2021-08-21.
- ↑ Vella, Redacció, Andorra la. (2021-02-16). Amnistia Internacional demana que es retirin els càrrecs contra Vanessa Mendoza. .