Edukira joan

Hugo Junkers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hugo Junkers

(1920)
Bizitza
JaiotzaRheydt1859ko otsailaren 3a
Herrialdea Alemania
HeriotzaGauting1935eko otsailaren 3a (76 urte)
Hobiratze lekuaMunich Waldfriedhof (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRWTH Aachen University (en) Itzuli
Berlingo Unibertsitate Teknikoa
Doktorego ikaslea(k)Peter Voissel (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmilitary flight engineer (en) Itzuli, asmatzailea, unibertsitateko irakaslea eta ingeniaria
Lantokia(k)Akisgran
Enplegatzailea(k)RWTH Aachen University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia

Hugo Junkers (Rheydt (Garai hartan, Prusia, oraingo Westfalia iparraldeko Renanian, 1859ko otsailaren 3a-Gauting (Bavaria), 1935eko otsailaren 3a). Aeronautiko eraikitze lanetan aritu zelako hartu zuen gaur egun arteko ospea.

Hasiera batean, motorrak eta gasen konprimagarritasuna ikastera dedikatu bazen ere, aeronautikan eskua sartzen hasi zen gero eta oso gustuko egin zitzaion. Bere izena daraman kalorimetroa asmatu zuen eta bainugelarako berogailua ere bai.

1910ean, hegazkin faktoria bat sortu zuen Dessauen eta bere izena jarri zion (Junkers).

Hugo Junkers eta Henry Ford

1917an, Junkers J 4 hegazkin blindatua egin zuen eta J.I Blechesel militar izena eman zitzaion. Era berean, industria areonautikoan iraultza suposatuko zuen erabat aluminio ondulatuz gaineztatutako lehen abioia ere egin zuen eta, aldi berean, automobil bat, fabrika honetan egindako gailuetan ikurra izango zena. Bide horri jarraituz, 1927an, gaur egun hain ezaguna zaigun Diesel motorra sartu zuen hegazkinen munduan, eta lehenengo turborreaktoreak ere diseinatu zituen.

II. Mundu Gerran, berak sortutako empresak Luftwaffe, abiazio alemana, hornitu zuen, Ju-52 delakoarekin, hiru motorreko monoplanoa, tropen eta material garraoian erabili ohi zena. Edo Ju-87, bonbardatzeko monomotorra, Stuka deritzona eta bi motorrez osatutako Ju-88a.

1859ko otsailaren 3an, Junkers Gautingen hil zen, Bavarian.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Junkers Aldatu lotura Wikidatan