Edukira joan

Dionisio Onaindia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onaindia
Izen osoa: Dionisio Onaindia Landeta
Jaiotza data: 1918
Jaioterria: Gernika ( Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Ez
Postua: Atzelaria

Dionisio Onaindia Landeta (Gernika, 1918), eskuzko espezialitateko pilotari profesional bat izan zen. Bere lehen abizena zen Onaindia bezala ezagutua zen.

Gernikan jaioa, Onaindia, esku pilotako aurrelaririk hoberenetakotzat hartzen da. Ez zuen banan-banakoan hoberena izateko dohairik, baina, binakako partiduetan, 1940ko hamarkadako aurrelaririk hoberena izan zen. Garai hartako bere areriorik garrantzitsuena, Atano VII.a izan zen, honekin, pilotalekuetatik kanpo ere zihoan etsaitasun bat izan zuelarik.

Onaindiak, 1935ean debutatu zuen. Espainiako Gerra Zibilak eragindako etenaldiaren ondoren, bere osperik handiena Binakako lehen txapelketak jokatu zirenean iritsi zen. Urtzelai II.a atzelari bezala izanda, 1940-41 eta 1943an ospatu ziren lehen bi edizioetako txapeldun izan zen. 1945ekoan, Mariano Lazkano atzelari bezala zuela, berriz ere finalerako sailkatu zen, baina, lesio baten ondorioz, Txikito Iraetakoak ordeztu zuen finalean. 1945etik aurrera, ez zen beste binakako txapelketarik jokatu 1961 arte, Onaindiari, txapela berritzea eragotzi ziona.

Binakako txapelketako finalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1940-41 Onaindia - Urtzelai II.a Txikito Iraetakoa - Gallastegi 22-18 (1) Gros
1943 Onaindia - Urtzelai II.a Ubilla I.a - Kortabitarte 22-21
1945 Txikito Iraetakoa (2) - Lazkano Atano VII.a - Atano IV.a 22-17

(1) Ligaxka bezala jokatu zen. (2) Txikito Iraetakoak ordezkatu zuen Onaindia finalean, honek, lehiaketako gainontzeko partdiuak jokatu zituelarik Lazkanoren bikote bezala.