Reem Alsalem
Reem Alsalem | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kairo, 1976 (47/48 urte) |
Herrialdea | Jordania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea The American University in Cairo (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | funtzionarioa eta transgeneroen eskubideen aurkako ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea (2021eko abuztua - |
Reem Alsalem (Kairo, 1976) Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko Nazio Batuen Errelatorea[1], Espainiak gurasoen alienazio sindromea (SAP delakoa) aplikatzea deitoratu du.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kairon jaioa den Jordaniarrak Kairoko American University eta Oxforden ikasia da. Nazio Batuen aholkularia da, besteak beste, generoa, errefuxiatuak eta trantsiziozko justizia ditu ardatz. Nazio Batuen agentzia desberdinetarako egin du lan, hala nola, ONUMUJERES, OHCHR, UNICEF eta IOM.
2021eko uztailaren 21ean[2], Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko Nazio Batuen Errelatorea izendatu zuten[1] eta Melissa Upreti, Dorothy Estrada Tanck, Elizabeth Broderick, Ivana Radačić, Meskerem Geset Techane, Tlaleng Mofokeng eta Nils Melzeraditu[3] adituekin batera Espainiak gurasoen alienazio sindromea aplikatu izana deitoratu zuen.[4]
Espainian, adingabeak indarkeria eta erasu sexualen aurrean babesgabe uzten ditu, epai sistemak ez baitutu guraso erasotzaileetatik babesten. (Reem Alsalem, El Pais, 2021eko abenduaren 14ean)[5]
Espainiak 2014ean sinatu zuen Istanbuleko Konbenioa eta ordutik, herrialdeek berau betearazi dezaten Emakumeen aurkako indarkeria eta indarkeria domestikoaren aurkako adituen taldearen (GREVIO gaztelaniaz) gomendioak jasotzen ditu, lehenengoa 2019koa. 2019etik, Espainiak gurasoen alienazio sindromea aplikatu izanaren hogeita hamar salaketatik gora jaso ditu Nazio Batuak, haien artean Irune Costumero Estévez, Juana Rivas, Diana García M eta Ángela González Carreñoren kasuak, azken honek CEDAWren kondena jaso zuen. Italia eta Hego Ameriketako kasuak jaso dituzten ere.[4][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «ACNUDH | Relatora Especial sobre la violencia contra la mujer, sus causas y consecuencias» www.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ «OHCHR | Reem Alsalem, Special Rapporteur on violence against women, its causes and consequences» www.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ «ACNUDH | Los tribunales españoles deben proteger a los niños y niñas de la violencia doméstica y los abusos sexuales, dicen los expertos de la ONU» www.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Álvarez, Pilar. (2021-12-14). «“En los tribunales españoles se da un patrón: el testimonio de las madres tiene menos peso que el de los padres”» El País (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álvarez, Pilar. (2021-12-09). «La ONU advierte de que el sistema judicial español no protege a los menores “de los padres abusivos”» El País (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) autoria. «Reem Alsalem: “En España los testimonios de padres presuntos abusadores tienen más credibilidad que los de las madres que denuncian los abusos”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).