Paul Nurse
Itxura
Sir Paul Maxime Nurse (Norwich, 1949ko urtarrilaren 25a) ingeles genetikalaria da. 2001eko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Leland Hartwell eta Timothy Huntekin batera proteina-molekulen aurkikuntzagatik eta zelula-zikloaren erregulazioan duten eginkizunagatik.
Biologia ikasi zuen Birminghamgo Unibertsitatean. 1973tik 1979ra Edinburgoko Unibertsitatean ikertzaile izan zen eta ziklo zelularraren progresioa kontrolatzen duten geneak aurkitu zituen. 1984tik 1988ra Minbizia Ikertzeko Zentro Inpetialean lan egin zuen. 1988an Oxfordeko Unibertsitatean mikrobiologiako irakasle izendatu zuten eta 1993an Rockefeller Unibertsitateko presidente. 2010etik 2015era Royal Societyko buru izan zen.