Edukira joan

Nitrosomonas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nitrosomonas
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaBetaproteobacteria
OrdenaNitrosomonadales
FamiliaNitrosomonadaceae
Generoa Nitrosomonas
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Nitrosomonas generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak eta kimiolitotrofo hertsiak direnak. Genero honetako bakterioek behar duten energia (ATP) nitrogeno erreduzitua oxidatuz lortzen dute, ekuazio kimiko hau osatuz:


NH3 + 1(1/2) O2 → NO2 + H2O + energia


Nitrosomonas autotrofo hertsia da, atmosferako CO2 bere karbono-iturri bakarra izanik. Calvin zikloaren bidez finkatzen du aipatutako karbono dioxidoa.

Nitrosomonas-ek, Nitrobacter, Nitrococcus eta Nitrospira generoekin batera, bakterio nitrifikatzaileen taldea osatzen du. Bakterio hauek guztiek nitrogedun konposatu inorganiko erreduzituak oxidatzen dituzte energia lortzeko, era kimiolitotrofoan. Sergei Winogradsky mikrobiologoak erakutsi zuen lehenengo aldiz bakterio horiek gai zirela ingurune inorganiko batean hazteko, atmosferako CO2 erabiliz eta konposatu inorganikoak ( NH3, NH2OH...) oxidatuz.