Lucien Bonaparte
Itxura
Lucien Bonaparte (Ajaccio, 1775eko maiatzaren 21a - Viterbo, 1840ko ekainaren 29a) Napoleon I.aren anaia izan zen eta Luis Luziano Bonaparte printze eta euskalariaren aita.
Bostehunen Kontseiluko lehendakaria izan zen; Brumairearen 18ko estatu-kolpea prestatzen parte hartu zuen, eta funtsezkoa izan zen estatu-kolpeak aurrera egin zezan. Barne ministroa (1799), Enbaxadore Espainian (1800), Frantziako Tribunat biltzar bereziko lehendakaria izan zen 1802tik aurrera. Napoleonen gehiegizko ahalmenaren aurka agertu ondoren, Erromara jo zuen eta gero Caninon hartu zuen egoitza: bertako printze izan zen. Bere oroitzapenak biltzen dituen liburu bat idatzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucien Bonaparte |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.