Javier Garaialde
Javier Garaialde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1946 (77/78 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | saxofoia Klarinetea |
Javier Garaialde Zorrotza (Iruñea, Nafarroa, 1946) nafar jazz musikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko Pablo Sarasate Goi Kontserbatorioan ikasi ondoren, jazzaren bidea hartu zuen, gehienbat saxofoia eta klarinetea landuz, nahiz eta ikasle garaian pianoa, tronpeta eta biolina ere jo ohi zituen. 70eko hamarkadan hasi zen jazz musikari bezala, eta bere garaiko instrumentista handienekin jotzeko aukera izan zuen. Nafarroako hainbat jaialditan parte hartu ondoren, Bartzelona, Madril eta Parisen aritu zen jotzen, eta bere prestakuntza osatzen.
1985ean, Donostiako Jazzaldian parte hartzeaz gain, saxofoi-katedra lortu zuen, oposizio bidez, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan. Orduz geroztik, irakaskuntza eta interpretazioa uztartzen ditu. Kontserbatorioko Saxo Laukotearekin, bere inguruan eratu dituen talde profesionalekin zein beste jazzlari batzuekin lankidetzan aritu da. Musika klasikoa ere jorratu du, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin edota Radio-Televisión Española orkestrarekin. 1994-95 ikasturtean Garaialderen eskutik hasi zen jazza irakasten Pablo Sarasate Kontserbatorioa, eta berak sortu zuen, orobat, bertako ikaslez osatutako Big Banda.
Jazz musikari bezala, estilo anitz lantzen du, eta malgutasun horri esker inguru eta eredu askotara egokitzen da bere musika. Bere errepertorioa osatzen dute konpositore berrien lanek, jazzaren obrarik klasikoenek zein berak sortutako piezek.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.