Edukira joan

Beñat Urretabizkaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urretabizkaia II.a

Urretabizkaia II.a, 2015ean
Izen osoa: Beñat Urretabizkaia Eizmendi
Jaiotza data: 1992ko abenduaren 25a (31 urte)
Jaioterria: Ikaztegieta (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: atzelaria
Altuera: 1,86 m
Pisua: 88 kg
Debutatze data: 2017ko otsailaren 27a
Debutatze pilotalekua: Beotibar (Tolosa)

Beñat Urretabizkaia Eizmendi, pilota arloan Urretabizkaia II.a deituraz ezaguna (Ikaztegieta, Gipuzkoa, 1992ko abenduaren 25a) esku huskako pilotari profesionala eta entrenatzailea da. Atzelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Amateurretan aurrelari lanetan ibilbide luzea egin eta gero, 2017ko otsailaren 27an debutatu zuen profesionaletan, dagoeneko 24 urte zituela, jaioterritik hurbil duen Beotibar pilotalekuan; ordurako etsita zegoen zaharregia zela profesionaletara iristeko, 2010eko hamarkadaren zati horretan profesionaletara jauzi egiten ari zirenak 18-20 urte bitartekoak baitziren. Hala ere, Asegarcek atzelari baten beharra zuen, eta, nahiz eta Urretabizkaiak ordu arte aurrelari jokatu izan, atzelari postuan igo zen profesionaletara.[1][2][3]

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amateurretan
  • 2017: Binakako Bergara Hiria torneoko txapeldun
  • 2017: Binakako Pablo Elortegi torneoko txapeldun
  • 2016: Binakako Antiguoko torneoko txapeldunorde

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]