Alaia Belaunzaran Arruabarrena
Alaia Belaunzaran Arruabarrena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1996ko ekainaren 24a (28 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Alaia Belaunzaran Arruabarrena (Oiartzun, Gipuzkoa, 1996ko ekainaren 24a) harpista profesionala da. 2017tik, Entrebescant Iberiar Penintsulako Erdi Aroko musikan espezializatutako taldeko partaidea.[1]
Musika ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alaiak sei urte zituela hasi zituen bere harpa ikasketak Oiartzungo Ibargain musika eskolako, Iñaki Gurrutxagarekin eta ondoren, 19 urterekin, Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan Cristina Sánchezekin.[2]
2016-2020ean Madrileko Real Conservatorio Superior de Música-n jarraitu zituen bere ikasketak Susana Cermeño irakaslearekin. 2021ean Espainiako musiken ikerketa eta interpretazioko masterra bukatu zuen han bertan.[3]
Harpa masterclassak eta eskolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat harpisten masterclassak jasotzeko aukera izan du: Anneleen Laenerts, Gabriella d'all Olio, Leuan Jones, Anne Le Roy, Maria Luisa Rayan, Françoise Verherve, Cristina Montes eta Marion Desjacques harpistenak, besteak beste.
Antzinako harpako ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako musikarekiko bere interesa dela eta, 2021etik Erdi Aroko harpa eta Iberiar Penintsulako harpa Barrokoaren interpretazioa ikasten ari da Manuel Vilas harpa-jotzailearekin.[2]
Hainbat ikastaro egin ditu Erdi Aroko eta Musika barrokoaren inguruan, irakasle hauekin:
- 2021: Centre Internacional de Música Medieval de la Valldigna Manuel Vilasekin.
- 2022: Medieval Music Besalú Mauricio Molinarekin.
- 2022: Curso y festival internacional de música Antigua de Daroca, Nuria Llopisekin.
- 2023: Early Music Morella, Paloma Gutierrez de Arroyorekin.
- 2023: Mirabilia Semana Medieval, Llibre Vermell de Montserrat-en inguruan.
Orkestrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbidean hainbat gazte orkestretako partaide izan da.[2]
Gazte orkestrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017-2018: Euskadiko Gazte Orkestra (Erreserba).
- 2018: Gaztela-Mantxako Gazte Orkestra.[4]
- 2019-2020: JMJ Orkestra.
- 2019-2021: Madrilgo Erkidegoko Orkestra eta Abesbatza Gaztea (Erreserba).[5]
- 2022: Espainiako Orkestra Nazional Gaztea.
Orkesta profesionalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019-2020 Film Symphony Orchestra.
- 2022: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.
- 2022-2023: Reina Sofia Kontserbatorioko Freixenet Orkestra.
- 2023: Bilboko Orkestra Sinfonikoa.
- 2023: Bilboko Udal Musika Banda.
- 2023: Valentziako Orkestra.
- 2023: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, lan-poltsan.
- Santa Zezilia Orkestra.
Lankide izandako zuzendariak eta musikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andrés Orozko-Estrada, Juanjo Mena, Yalda Zamani, José Rafael Pascual Villaplana, Antoni Wit, Dennis Russell, David Runtz, Kynan Johns, Josep Caballé Domenech, Guy Braunstein…
Musikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plácido Domingo, Marina Monzó, Ainhoa Arteta, Lucero Tena, María José Siri, Pablo Sainz Villegas, Anastasia Makhamendrikova, Andrés Barrios, Jorge de León, Iñaki Gurrutxaga, José Miguel Rochina...
Entrebescant musika taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017. urtetik, Entrebescant, Iberiar Penintsulako Erdi Aroko musikan espezializatutako taldeko partaide da.[1] Talde horrekin, Espainian, Portugalen eta Frantzian eskaini ditu kontzertuak.[6]
- 2022an Lizarrako Antzinako Musikako Jaialdiko SMADE plataforman parte hartu zuten.[7]
- 2023an Early Music Morella (Valentzia) jaialdian parte hartzeko aukeratuak izan dira.[8]
- 2023ko irailean, Murtziako ECOS Labs-en egonaldi artistiko batean parte hartu dute.[9]
Beste kontzertu nabarmen batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2021ean, harpa kontzertua, Madrilgo Kontserbatorioan.[10]
- 2021ean, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian.[11]
Kolaborazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beira taldearekin kolaboratu zuen Margotu berria diskoan.[15]
Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren saria lortu zuen XVIII. Arpa Plus txapelketan, 2016an.[16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Entrebescant ensemble, música medieval, península ibérica, España, Portugal. (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Goizarin. (2021-05-01). ««Instrumentu guztiak probatu ondoren, harpa izan zen liluratu ninduen musika tresna» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ Txantiloi:Gaztelera LISTADO PROVISIONAL ADMITIDOS MÁSTER RCSMM. Comunidad de Madrid.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Txantiloi:Gaztelera [https://www.orquestadeextremadura.com/wp-content/uploads/2021/12/2021_bolsa_arpa-piano_Preseleccionados-definitivos.pdf Orquesta de Extremadura Audiciones 2021.. ] Extremadura.
- ↑ Txantiloi:Gaztelera .
- ↑ a b (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2022 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2022-10-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cinco jóvenes compañías europeas participarán en el programa de talento emergente #GeneracionSMADE» Dirección General de Cultura - Institución Príncipe de Viana (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «FRINGE ES - Early Music Morella» earlymusicmorella.com 2023-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Escobar, Carlos. (2023-09-09). «La academia del compromiso» La Verdad (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ Recital de Música Española. (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «España suena a música RCSMM» Real Academia de Bellas Artes de San Fernando (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alaia Belaunzaran musikari oiartzuarraren harpa kontzertu arrakastatsua» El Diario Vasco 2017-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ «Arte eszenikoak (Oiartzun): 'Hiru biñaka'» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ HARRIBELTZA HARPA KONTZERTUA Alaia Belaunzaran 2023-07-28. 2023-07-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ «Beira taldeak 'Margotu berria' diskoa plazaratu dau -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bigarren saria lortu du Alaia Belaunzaranek XVIII. Arpa plus txapelketan» El Diario Vasco 2016-03-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).