Edukira joan

Wikipedia:VideoWiki/Hezueri

Wikipedia, Entziklopedia askea
VideoWiki/Hezueri (Tutoriala)
Fitxategi:Eu.Video-Hezueri.webm
Lotura Commonsen
Steps for video creation
Step 1Nire aldaketak ikusi (10 s)
Step 2Commonsera igo (10 min)

Ikusizko editorearekin aldatu

Definizioa

FitxategiaFile:Gout2010.JPG
SortuKen Burns efektua eman

Hezueria giltzaduretan, larruazalean eta giltzurrunetan agertzen den gaixotasun metabolikoa da, organismoan azido uriko gehiegi pilatzearen ondorioz sortua.

Normalean, mina berehala agertzen da, eta intentsitaterik handiena hamabi ordu baino izaten da. Kasuen erdietan, behatz lodiari eragiten dio.

Hezueri-atakearen arrazoia hiperurizemia da, alegia, azido urikoak odolean maila normaletik gora zirkulatzea. Substantzia horrek giltzaduretan pilatzen diren kristalak sortzen ditu, artikulazioetan mina eta hantura eraginez.[1]

Azido urikoa modu naturalean sortzen da gure gorputzean, purina izeneko zenbait proteinen metabolismoaren ondorioz. Baina gure gorputzean purina gehiegi baldin badaude, azido uriko gehiegi kontzentratzen da. Odoleko azido urikoaren zifrak 7 mg/dl-tik gora badaude gizonezkoetan, edo 6 mg/dl-tik gora emakumeetan, hezueria jasateko arriskua areagotu egiten da, batez ere neurri horiek luzaroan irauten badute.[1]

Hezueria izatean, kristalak egon ohi dira giltzaduren likidoan edo giltzaduraz kanpoko biltegi batean. Hala ere, odoleko azido urikoaren maila normala izan daiteke horrelako atake batean.

Tratamendua 1

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezueria atake baten aurrean, medikuak antiinflamatorio ez-esteroideak (AIEE) errezetatuko ditu, kopuru handian. Eta urdaileko arazoak baztertzeko, botika horiekin batera babesle gastriko bat hartzea gomendatzen da. Atsedena hartu behar da, erasandako lekuaren mugimendu edo presio oro saihestuz, mina gehitu egin baitezakete. Horretarako, onena etzanda egotea da, eta behar izanez gero, giltzadura ohol batekin immobilizatzea. Hantura gutxitzeko, giltzadurari goian eustea gomendatzen da. Eta gauez, oheko arropa altxatzeko haga edo makilatxo bat jarri ohe barruan, maindireak mindutako giltzadura ukitu ez dezan.[1]

Tratamendua 2

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin hezueria atakea kontrolatu ondoren, helburua izango da odolean azido urikoaren neurri normalak lortzea. Horretarako, gorputzean azido urikoaren produkzioa murrizten duten botikak daude, eta baita bere ezabatze edo iraizpena errazten dutenak ere. Baina medikuak errezetatuko ditu beti horrelakoak, eta sekula ere ez atakea den bitartean, gaixoaren egoera larriagotzera irits baitaiteke.[1]

Gorputzeko azido urikoaren neurriak kontrolatzeko, eta bide batez, hezueria atake bat izateko arriskua gutxitzeko dieta osasungarria egitea edo alopurinola hartzea gomendatzen da.[1]

Epidemiologia 1

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko biztanleen % 1 - % 2 ingururi eragiten dio hezueriak bizitzako uneren batean. Azken hamarkadetan ohikoagoa bihurtu da.

Epidemiologia 2

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adineko gizonek jasaten dute gehien.

Historian zehar, "erregeen gaixotasuna" edo "gizon aberatsen eritasuna" deitu izan zaio hezueriari, eta antzinako egiptoarren garaitik ezagutzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Agirre, Jabier. Hezueria edo azido urikoaren gehiegikeria. Berria egunkaria, 2011ko azaroak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-26).