Tere Guenetxea
Tere Guenetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Soraluze, 1953ko urriaren 15a (71 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, zeramikaria eta eskultorea |
Tere Guenetxea Sebal (Soraluze, Gipuzkoa, 1953ko urriaren 15a) artista da, zeramikaria eta eskultorea. Uralde izenaz sinatzen ditu bere sorkuntzak. Feminista aitzindaria ere bada.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1953eko urriaren 15ean jaio zen Tere(sa), Teresa Ávilakoaren egunean, Euskal Herrian eta bereziki Gipuzkoan euriteek kalte material handiak eta 27 hildako eragin zituzten uholdeen erdian.
Uralde izena jarri nahi izan zioten, baina Frankismo garai hartan ez zuten baimendu.
Administratibo ikasketak egin zituen Plaentxiko mojetan eta 16 urte zituela tailer baten hasi zen bulegari lanetan eta bertan jardun zuen 28 urte bete zituen arte. Ama izan zenean, bulego lana utzi eta bere alaba Aiora zaintzeari ekin zion.
Ibilbide artistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tere Guenetxeak Debako Arte Eskolan hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Gehien bat zeramika landu izan du, formato txikian zein handian.
Batzuetan abstraktoak eta bestetan figuratiboak, bere lanak oso espresiboak dira eta kolore paleta ausarta erabiltzen du. Gainera, berziklatzearen kultura integratzailea lantzen saiatzen da.
Tailerra Soraluzeko Santa Ana kalean dauka (Oleako aldapan), eta tailerreko inguruak lanen erakusgarri erabiltzen ditu: lorategia, Lete gainekoa...
Agian, bere lan ezagunenak Olentzero eta Mari Domingi izango dira, hamar urtetan baino gehiagotan urtero urtero Plaza Barriko bere etxolan Gabonetan egon direnak.
Honetaz gain, hainbat ekimenetan parte hartu du: Plazentziatarren ibaixa, garbi zegoeneko testigantzak dokumentala (Leire Ginearekin), Debako Arte Eskolaren aldekoak (Pablo Galarraga zein beste ikasle eta irakaslekin)...
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014ko irailaren 22an Isiltasuna hausten Tere Guenetxeak egindako eskultura Iturburuko pasealekuan jarri zuten, Soraluzen nazionalak sartu ziren 78. urteurrenean hain zuzen.
Ametsak... ametsetan? 20 argazki eta euskarazko zein gaztelaniazko testuak (2024)[1][2][3]
Bizipen pertsonal bat da emakumea eta natura konektatzeko prozesu baten baitan sortua, gure mitologiaren lekukoa ikuspegi feminista batetik landu eta sentimenduen hizkuntza beldurrik gabe autorretratu gisa aukezten duena. Tere Guenetxea
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Plazentziatarren ibaixa, garbi zegoeneko testigantzak dokumentala egin zuen Leire Ginearekin elkarlanean.[4]
Zutabegile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plaentxia.eus komunitateko zutabegilea da.[5]
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tere Guenetxea zeramikalariak, maskara afrikarrekin egindako Olentzero eta Mari Domingiren panpinak jarri zituen ikusgai Santa Ana kalean.[6]
- Tere Guenetxea New York hiriko Times Square plaza ezaguneko pantaila erraldoian agertu zen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Tere Guenetxea Sebal "Uralde" artistaren lanak ikusgai, bihartik aurrera -» Plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
- ↑ «Tere Guenetxearen "Ametsak... ametsetan?" erakusketa» Soraluzeko Udala (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
- ↑ «Tere Guenetxea: "Emakume helduaren gorputza eta erotismoa lotu ditut askatasuna aldarrikatzeko" - Soraluze» Plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
- ↑ «Ibaiaren historia testigantzetan» Soraluzeko Udala (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
- ↑ «Tere Guenetxea - Komunitatea - Plaentxia.eus» plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
- ↑ «Olentzero eta Mari Domingi bereziak - Soraluze» Plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
- ↑ «Plazentziatarrak Times Squareko pantaila erraldoian - Soraluze» Plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Teresa Guenetxea Sebal Youtube