Herritar Batasuna
- Artikulu hau XXI. mendeko alderdiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Herri Batasuna».
Herritar Batasuna | |
---|---|
jendea aske, herri aske batean | |
Datuak | |
Izen laburra | hb |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | Komunismo libertarioa, Eusko abertzaletasuna eta Nabarrismoa |
Kokapen politikoa | Ezker iraultzaile politiko |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2017ko urtarrilaren 28a |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Herritarren Batasuna (hb) 2017an sortutako alderdi politiko sozialista iraultzaile eta abertzalea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean Ezker Abertzalea eta Eusko Alkartasuna tartean Lortu Arte deitu zioten akordio publiko bat sinatu zuten Euskalduna Jauregian. Honen ondorioz Bildu, geroago Amaiur, eta azkenean Euskal Herria Bildu sortu ziren. Gaur egun azken alderdi honen aliantzaren barruan Eusko Alkartasuna, Sortu, Aralar eta Alternatiba alderdiak daude.
Hala eta guztiz ere, Sortu alderdiaren ibilbidearekin ados ez zeuden batzuk eta ETAko preso ohi batzuk ez zuten alderdi honen ibilbide berria ontzat hartu. Haien iritziz, alderdi honen kideak "erlaxatu" ziren eta "ezker abertzalearen ispirituari" bizkarra eman zioten.[1] Honen ondorioz, antolatutako talde batzuk eta gizabanako batzuk alderdi berri bat sortu eta ENAMa berrantolatzea erabaki zuten baina borroka armatua bertan behera utzita[2]. 2017an, sorrerako urtean Iruñean, 1978an Herri Batasunak zuen espiritu «abertzale eta sozialista iraultzailea» berreskuratzeko asmoa zutela adierazi zuten «independentzia, sozialismoa, berreuskalduntzea eta Euskal Herriaren batasuna» lortzeko. Ezker abertzalearen aldarrikapen historikoak bere eginik, «mobilizazio, desobedientzia, intsumisio eta erresistentzia aktiboa» erabiliko lituzkete beren jardunean «inbaditzailearen» aurka borroka egiteko. Amnistiaren alde ere egin zuten, berau «preso, iheslari eta deportatu guztien baldintza gabeko etxeratzea» bezala ulertuz.[3].
Sortzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi honen sortzaileak honako hauek izan ziren Iraultzaileen Bilguneak (IBIL), Askatasunaren Bidean eta Eusko Ekintza (EEK). 2018an, barne antolakuntzarekin desadostasunak zirela eta, Eusko Ekintzak hb utzi zuen.[4]
Hauteskundeetan abstentziorako deia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko Espainiako hauteskunde orokorrentzat abstentzio "aktiboa" eskatu zuen[5] Abstentzioa eskatu zuen baita Hego Euskal Herrian egin ziren 2019ko udal eta foru hauteskundeetan ere, eta urte hartako Europako Parlamenturako hauteskundeetan ere bai.
Nortzuk gara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Herritar Batasuna, alderdi, talde eta antolakunde sozio politiko, herri mugimendu zein militante independente eta burujabeen konbergentzia eta elkargunea gara. Batzuk, euskal estatua den Nafarroako konkista progresibo eta iraunkorraren aurka jarduten duen patriotismo nafarraren ildokoak; beste batzuk, 1930 inguruan sortutako Ezkerreko Abertzaletasun Ekintzalekoak; edo 1950 aldean abiatu zen Euskal Nazio Askapenerako Mugimendukoak ere; baita geure borroka Ezker Abertzale independentista eta sozialista iraultzailean kokatu nahi dugun gazteok ere; honekin batera, joera libertario, komunista eta bestelako ezkerreko sentsibilitate sozio politikoetatik, proiektu global honetara hurbildutako kolektibo eta herritarrok oro har.[6]
Azken garaietan Euskal Herria, hau da, Nafarroa Osoa askatzeko mugimenduak bizi duen krisi estrategiko larria kontuan harturik, Ezker Abertzaleko sektore batek bultzatu duen norabide aldaketa erreformista eta praktika elektoralista-instituzionalista hutsaren eraginez, Herri honen askatasunaren aldeko borroka guztien oroimena, eta bereziki 1978ko Herri Batasunaren gogo independentista eta sozialista iraultzailea berreskuratu, aberastu eta eguneratzeko asmoz, HERRITAR BATASUNA berria antolatzen hastea erabaki dugu. |
» |
Herritar Batasuna, "Nortzuk gara" 2018 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.elindependiente.com/politica/2016/11/30/ex-presos-de-eta-criticos-con-sortu-crean-un-partido-para-resucitar-hb/
- ↑ https://web.archive.org/web/20190415185904/https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2017/01/29/politica/unidad-popular-busca-recuperar-el-espiritu-abertzale-de-herri-batasuna
- ↑ https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20170128/herritar-batasuna-eraikitzeko-eztabaida-prozesua-aurkeztu-dute
- ↑ https://eh.lahaine.org/eusko-ekintza-y-la-unidad
- ↑ https://www.facebook.com/HerritarBatasun/
- ↑ http://herritarbatasuna.eus/eu/hasiera/nortzuk-gara
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak | ||
---|---|---|
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: |
Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi politikoak | ||
---|---|---|
Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: |