Gebara
- Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gebara (argipena)».
Gebara | |
---|---|
Euskal Herria | |
Gebarako dorretxe-jauregia eta atzekaldeko muinoaren gainekaldean Gebara gazteluaren hondakinak | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Barrundia |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′37″N 2°30′41″W / 42.8936°N 2.5114°W |
Demografia | |
Biztanleria | 70 (2022) |
Gebara Arabako iparraldeko herri bat da, egun Barrundiako udalerriaren barruan kokatua. 2017an, 59 biztanle zituen.
Elgeako mendilerroa herriaren iparraldean dago, eta horrek bereizten du Gipuzkoako Debagoieneko eskualdetik.
Gebaratarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gebaratarren leinuaren jatorria ez dago argi, baina aztarnarik urrunenak Nafarroako Erresumakoak dira, XI. mendeko bigarren erdialdekoak.
Leinukoek izena hartu zuten herri honetatik, eta denborarekin zabaldu ziren Oñatira eta Leintz Gatzagara iparraldean, eta Barrundiako beste herrietara, Egilatz eta Araia aldera ekialdean.
Denborarekin, hara eta hona areago zabalduz joan ziren, hala nola Gipuzkoako zenbait herritan izen bereko jauregiak eta baserriak eraikita. Seguran, Gebara etxea (XVI. mende bukaerakoa), Irunen Gebara baserria[1] (1481erako dagoeneko existitzen zena) eta Gebara Berri baserria, eta hortik metro gutxira, Hondarribiko lurretan, Gebaralarre baserria[2] eta izen bereko lurrak eta aspaldiko plaia edo padurak. Irungo Gebara eta Gebara Berri baserriak XX. mendearen bukaeran bota zituzten, lehena 1988an harriz harri desmuntatu zuten, geroago berreraikia izateko ustezko asmoarekin, baina azkenean ez zuten Gebara baserri historikoa berreraiki[3] eta zenbakidun harriak urtetan agerian eta hala moduz pilatuta egon ziren, Udalaren biltegi batean. Bestalde, Hondarribian Ladron de Gebara leinuaren XVII. mendeko jauregia dago,[4] Kale Nagusian.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gebarako biztanleria |
---|
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelua, jauregia edo gotorlekua XV. mendearen amaieran eraikiarazi zuen Eneko Belitz Gebarakoak, eta denborarekin leinuaren egoitza nagusi eta administrazio gune bilakatu zen.
Azkenik, Lehen Karlistaldiaren barnean eta Zurbano jeneralaren aginduz suntsitu zuten 1839an. Horren ondorioz, gaur egun arte aztarnak baino ez dira gelditu.
Ermandade eta udalerria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gebarako ermandadea delakoa egon da historikoki, non izen bereko herriaz gain Elgea, Etura eta Urizar ere zeuden. XIX. mendean burututako udal-erreforman udalerri bihurtu zen.
1885 urtearen inguruan Barrundia udalerriaren barrura sarrarazi zuten.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
|
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gateluaz eta Gebaratarren leinuaz, Hiru.com webgunean.
Barrundiako herriak | ||
---|---|---|
Audikana • Dallo • Deredia • Elgea • Etxabarri Urtupiña • Etura • Gebara • Hermua • Larrea • Marieta-Larrintzar • Matura • Mendixur • Ozeta |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |