Aïr mendiak
Aïr mendiak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mont Idoukal-n-Taghès |
Garaiera | 2.022 m |
Mota | mendigune eta mendikate |
Luzera | 300 km |
Zabalera | 200 km |
Azalera | 84.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°16′37″N 7°59′58″E / 18.27692°N 7.99942°E |
Herrialdea | Niger |
Region of Niger | Agadez Region |
Department of Niger | Arlit Department |
Geologia | |
Garaia | Aurrekanbriar |
Aïr mendiak edo Aïr mendigunea,[1] Nigerreko triangelu itxura duen mendigunea da. Saharako ekolurraldearen zatia da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldeko Sahararen zonalde lehorreko mendi xenofiloa da. 1800 metro gainetik altxatzen dira eta 84000 km2.[2] Basamortuaren erdian kokatuta, klima baldintza bereziak ditu eta horri esker bizi-uhartea da. Giza-komunitate, landareria eta fauna ugari du. Halaber, geologikoki eta arkeologikoki balore handia du.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie ugari aurki daitezke Aïr mendietan baina populazioaren handitze prozesua ingurumena asko kaltetzen ari da. Adibide ezagunena likaonena da, desagertzeko zorian dagoen ugaztuna eta zonaldetik azken urtetan desagertuta.[3] Oraindik orain gepardo (Acinonyx jubatus) batzuk gelditzen dira, 15 eta 20 artean, eta tximino batzuk: 70 inguru Papio anubis espeziekoak eta 500 inguru Erythrocebus patas.
Ofizialki 40 ugaztun espezie aurki daiteke inguru honetan, 165 hegazti, 18 narrasti eta anfibio bat. Zonaldeko 9 espezie Nigerrerako IUCNk egindako zerrenda gorrian daude.[4]
Gizateriaren ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unescok 1991n zonaldea Gizateriaren Ondarea izendatu zuen, Ténéré inguruarekin batera. Bi erreserba hauek 7.736.000 ha dituzte. 1992an Gizateriaren Ondarea arriskuan dagoen zerrendan sartu zuten.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dieresiak i letra gainean bokalak banan banan ahoskatu behar direla adierazten du.
- ↑ Thorp, M. B. (1969). «Some aspects of the geomorphology of the Air Mountains, southern Sahara». Transactions, Institute of British Geographers 47: 25–46
- ↑ C. Michael Hogan. 2009. Painted Hunting Dog: Lycaon pictus, GlobalTwitcher.com, ed. N. Stromberg
- ↑ Messan, Les Réserves Naturelle de l'Aïr et du Ténéré, Rapport à l'UNESCO, 2001
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez): Lonely Planet.
- (Frantsesez) (Ingelesez): Unescoren fitxa.