Edukira joan

Kaldear

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaldearra[1] tribu semita izan zen, jatorri arabiarrekoa, Kristo aurreko lehen milurtekoaren lehen zatian hegoaldeko Mesopotamian kokatu zena. Eskualde horri Kaldea izena eman zitzaion. Beren hizkuntzagatik, aramearrekin erlazionatuta daudela onartzen da, aramearrak iparralderago (iparraldeko Mesopotamian eta Sirian) finkatu ziren arren.

Kaldear inperioa edo neobabiloniarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiriak Babilonia mendean eduki zuen garaian, kaldearrek gogor aurre egin zieten. Asiriaren aginpidea ahuldu zenean, Nabopolasar kaldearra errege izatera iritsi zen. K.a. 626tik K.a. 539ra kaldear leinuak agindu zuen Babilonian. Izen hori ematen bazaio ere, azken bi erregeak asiriarrak ziren. Hauek izan ziren kaldear leinuko erregeak:

Beranduagoko erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar egileek, kaldear deitu zieten Babiloniako matematikari eta astrologoei. Garai modernoetan, Mesopotamiako katoliko erromatarrei kaldear izena ematen zaie.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]