Thaïs Blume
Thaïs Blume | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1984ko irailaren 19a (40 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Thaïs Blume, jaiotzaz Thais Caparrós Gallud (Bartzelona, Katalunia, 1984ko irailaren 19a) kataluniar aktorea da. 2008an kameren aurrean debuta egin zuen Sin tetas no hay paraíso saioan, eta El Príncipe lanean Mati pertsonaia egitean ezaguna egin zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Blume ospetsu bihurtu zuen papera, batez ere, debutarena izan zen. 2008tik 2009ra, Cristina, zinema erotikoko aktorea izan zen Telecincoko Sin tetas no hay paraíso dramaren hiru denboraldietan.[1]
2009an Luna caliente filma egin zuen Eduard Fernándezekin batera. Mempo Giardinelli idazle argentinarraren izen bereko eleberriaren egokitzapena zen, Vicente Arandak zuzendua. Han, Ramona interpretatu zuen, aitaren lagun zen Juanekin (Fernández) desio irrazional batean murgildu zen gaztea.[2]
2010ean, telebistara itzuli zen pertsonaia protagonistarena egiteko Cuatro Valientes telesailean. Blume Isabelen larruan jarri zen drama eta mendeku serie batean. Belinda Washingtonekin eta Marta Milansekin partekatu zituen eszenak, besteak beste.[3]
Urtebete geroago Bartzelonako aktorea Hispania, la leyenda telesailaren bigarren denboraldiko aktore-zerrendan egon zen. Telesail horretan bizitza osoan Sulpiziotarren familiari zerbitzatzen ari zen Gaia izeneko gazte esklaboa izan zen.[4] Blumek Imperium spin-offean ere parte hartu zuen, bere aurreko Hispaniako pertsonaia bera interpretatuz.[5]
2011-2020
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011n Televisión Españolan Gran Reserva telesailaren bigarren denboraldiko taldean ere sartu zen, eta Lorena interpretatu zuen, Daniel Revertez (Ricard Sales) maitemindu zen zerbitzaria. Blumek telesailean zuen parte-hartzea ixteko balio izan zuen agerraldia egin zuen hirugarren denboraldiko lehen kapituluan.[6]
2012an, 88 izeneko filma egin zuen, Jordi Mollà aktoreak zuzendua, eta Rubén Ochandiano eta Beatriz Montañéz izan zituen protagonista.[7]
2014. urtean, kapitulu-agerraldiak egin zituen, besteak beste, Los misterios de Laura eta Kubala, Moreno y Manchón.[8] Urte horretan, halaber, TV3 39+1 telesaileko aktore-zerrendarekin elkartu zen. Sílvia Soler idazle katalanaren izen bereko nobelaren egokitzapenean oinarritutako fikziozko telesail horretan Paula izeneko aldizkariko kazetari gaztea izan zen. Besteak beste, Agnès Busquets, Julio Manrique eta Sílvia Abrilekin partekatu zuen.[9]
2014. urtean Telecincoko El Principe telesailean hasi zen, Ceuta herrian, Alfontso Príncipe hiria izeneko auzoan gertatutako istorioa kontatu zuen. Blumek Mati pertsonaia izan zen luzatu zen bi denboraldietan, gizonen aurkako mundu batean mugitzen zekien polizia adimentsu eta ausarta.[10]
2016. urtean bazkalosteko Antena 3eko Amar es para siempre fikzioaren bosgarren denboraldian hasi zen, Nuria Salgado Sanz interpretatzeko, Jaime Novoa Feijórekin (Javier Pereira) harreman estuko abokatu gaztea.[11]
2018ko udan, La 1ko Sabuesos telesaila estreinatu zen, eta Paula Salcedoren papera, Alberto Tébar (Salva Reina) detektibearekin harreman estua izan zuen polizia, izan zen.
2019an, Amar es para siempre telesailean aurretik izan zuen pertsonaia kapitulu batzuetarako berreskuratu zuen. Urte horretako abenduan, La 1ko Promesas de arena seriean parte hartu zuen.
2020ko abuztuaren 13an ofizialki iragarri zen Servir y proteger bosgarren denboraldiko banaketan parte hartuko zuela.[12][13]
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Seriea | Pertsonaia | Kanala | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2008 - 2009 | Sin tetas no hay paraíso | Cristina Calleja | Telecinco | 46 atal |
2010 | Valientes | Isabel Gómez Acuña | Cuatro | 43 atal |
2011 | Hispania, la leyenda | Gaia | Antena 3 | 11 atal |
Gran Reserva | Lorena Garzo | La 1 | 14 atal | |
2012 | Imperium | Gaia | Antena 3 | 6 atal |
2014 | Los misterios de Laura | Irene | La 1 | 1 atal |
2014 - 2016 | El Príncipe | Matilde "Mati" Vila Colomer | Telecinco | 31 atal |
2014 | 39+1 | Paula Nardi | TV3 | 13 atal |
2016 - 2017; 2019 | Amar es para siempre | Nuria Salgado Sanz | Antena 3 | 261 atal |
2018 | Sabuesos | Paula Salcedo | La 1 | 10 atal |
2019 | Promesas de arena | Berta | 4 atal | |
2020 | Historias de Alcafrán | Pilar "Pili" | 3 atal | |
2020 - ... | Servir y proteger | Lidia Alonso Merino | ¿? atal |
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009: Luna caliente, Vicente Arandarena. Ramona rola.
- 2010: 88, Jordi Mollárena. Thaïs.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Periodista digital. (27 de octubre de 2008). Thaïs Blume, así es la más lanzada de las chicas de 'Sin tetas no hay paraíso'. .
- ↑ Blog de cine. (4 de febrero de 2010). 'Luna caliente', la violencia crea monstruos. .
- ↑ Telelocura. (4 de diciembre de 2009). Cuatro presenta a sus Valientes. .
- ↑ El Mundo. (19 de febrero de 2011). Iván Sánchez, Juana Acosta, Thais Blume y Ana Rujas nuevos en 'Hispania'. .
- ↑ Diario Abc. (14 de marzo de 2013). Antena 3 comienza el rodaje de 'Imperium'. .
- ↑ Qué!. (23 de septiembre de 2010). Thais Blume, nuevo fichaje en 'Gran Reserva' junto a Yon González. .
- ↑ El comercio. (23 de noviembre de 2012). Thäis Blume considera "un lujo" rodar bajo la dirección de Jordi Mollá. .
- ↑ RTVE. (9 de febrero de 2014). Laura Lebrel investiga un asesinato cometido en el transcurso de un vuelo. .
- ↑ Fórmula TV. (22 de abril de 2014). Silvia Abril, Marta Torné y Thaïs Blume, juntas en '39+1'. .
- ↑ Diario de León. (26 de enero de 2013). José Coronado y Thais Blume protagonizan la serie ‘El Príncipe’. .
- ↑ Fotogramas. El cambio radical de Thaïs Blume en ‘Amar es para siempre’. .
- ↑ Servir y Proteger 'Servir y proteger' empieza a grabar su quinta temporada. .
- ↑ ‘Servir y proteger’ vuelve a emitir capítulos completos y comienza el rodaje de su quinta temporada. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thaïs Blume Interneten Movie Databasea (ingelesez).
- Thaïs Blumeko argazkiak