Santa Cruz ibaia
Santa Cruz ibaia Río Santa Cruz (es) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 385 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°08′00″S 68°21′00″W / 50.1333°S 68.35°W |
Estatu burujabe | Argentina |
Argentinar probintzia | Santa Cruz probintzia |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 28.056 km² |
Lakuak | Lago Argentino |
Iturburua | Lago Argentino |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa |
Santa Cruz ibaia (gaztelaniaz: Río Santa Cruz) Argentina hegoaldeko ibaia da, Patagoniako Santa Cruzko probintzia mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duena. Lago Argentinoko ekialdeko muturrean sortu eta Ozeano Atlantikora isurtzen da. 383 kilometro luze da eta 29.686 kilometro koadroko arroa drainatzen du[1].
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santa Cruz ibaiaren emaria 25 urtez (1955-1980 bitartean) neurtu zen Charles Fuhr-en (El Calafatetik 20 bat kilometro ekialdera, Santa Cruzko probintzian)[2], ahoa baino 244 kilometro lehenago. Ibaiak 15.550 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 52,4. Urteko batez besteko emaria segundoko 690 m³ da. Emari handiena otsailean du (1.284 m³/s), eta txikiena abuztuan (265 m³/s).
Santa Cruz ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Charles Fuhr-en neurtuak
Datuak: 1955 eta 1980 artean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Río Santa Cruz. aguaspatagonicas.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-23).
- ↑ Santa Cruz ibaia Charles Fuhr-en. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2015-09-23).