Rebecca F. Kuang
Rebecca F. Kuang | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guangzhou, 1996ko maiatzaren 29a (28 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Master of Philosophy (en) : Sinologia Yale Unibertsitatea Doktoretza : Txinerazko literatura Georgetowngo Unibertsitatea gradu : historia Greenhill School (en) Oxfordeko Unibertsitatea Zientzietako Masterra : Sinologia |
Hizkuntzak | ingelesa txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta itzultzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | fantasia military fiction (en) grimdark (en) eleberri historikoa |
rfkuang.com | |
Rebecca F. Kuang ( Guangzhou, Txina, 1996 ) jatorri txinatarreko estatubatuar idazlea da. R.F. Kuang izenez sinatu ohi ditu bere liburuak.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuangek Estatu Batuetara emigratu zuen bere familiarekin lau urte zituela. Familia Denverren ( Colorado ) kokatu zen. Addison- eko ( Texas) Greenhill eskolara joan zen Rebecca, eta 2013an graduatu zen. Ondoren, historia ikasi zuen Washington, DC-ko Georgetown Unibertsitatean eta 2018an Marshall beka bat irabazi zuen Ingalaterrako Cambridgeko Unibertsitatean ikasten jarraitzeko. [1] Bere tesia, egun Yale Unibertsitatean egiten ari dena, Bigarren Sino-Japoniar Gerra garaiko propaganda literaturari buruzkoa da. [2]
HarperCollinsek 2018an argitaratutako The Poppy War bere lehen eleberria arrakasta literarioa izan zen. Opioaren Gerra da izenburua, baina ez da gerra historiko haien kontaketa, 20. mendeko Txina ukroniko batean kokatutako istorio bat, ukitu fantastikoekin (pertsonaia batzuek gaitasun xamanistikoak dituzte). Lan hori trilogia bilakatu zen jarraitu zioten lanekin: The Dragon Republic (2019) eta The Burning God (2020).
Hurrengo liburua ere fantasiaren generokoa izan zen, izenburu luzekoa: Babel: Or the Necessity of Violence: An Arcane History of the Oxford Translators' Revolution. Hau ere 19. mendeko britainiarren eta txinatarren arteko harreman historikoen kontestuan, baina elementu magikoak direla barruan (zilarrezko tauletan hizkuntza desberdineko terminoak sartuz, trebatutako itzultzaile elebidunek magia egiteko gaitasuna dute), eta ikuspegi antikolonialista garbi bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alumna Rebecca Kuang '13 Awarded 2018 Marshall Scholarship, Greenhill School, 5. September 2017. Abgerufen am 27. Mai 2019.
- ↑ Kurzbiographie auf der Website von Kuang, abgerufen am 27. Mai 2019.