George Sanders
George Sanders | |
---|---|
(1972) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | George Henry Sanders |
Jaiotza | San Petersburgo, 1906ko uztailaren 3a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Castelldefels, 1972ko apirilaren 25a (65 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: droga-gaindosia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Susan Larson (en) (1940 - Zsa Zsa Gábor (1949 - 1954) Benita Hume (1959 - 1967) Magda Gabor (1970 - 1971) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Manchester Institute of Science and Technology (en) Bedales School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ahots-aktorea, idazlea, musikagilea, autobiografialaria, karaktere aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, abeslaria, antzerki aktorea, aktorea eta kantugilea |
Altuera | 189 zentimetro |
Jasotako sariak | |
|
George Henry Sanders (1906ko uztailaren 3a – 1972ko apirilaren 25a) aktore britaniarra izan zen.
Sanders San Petersburgon jaio zen , artean Errusiar Inperioa, Henry Sandersen (1873-1961) eta Margaret Sandersen (1875-1967) seme. Anaia nagusia ere, Tom Conway (1904-1967), aktorea izan zen. 1917an, sovietar iraultzaren piztearekin, familia Ingalaterrara itzuli zen. Eskola-urteak Brightonen eman zituen eta gerora Manchesterreko unibertsitatean jardun zuen. Graduatu ostean enpresa batean hasi zen lanean, eta bertako lankide batek bultzatuta, Greer Garson aktorea izango zenak, antzezteari ekin zion.
1929koa da Sandersen aurreneko lana zineman. Zazpi urte geroxeago osatu zuen bere lehen parte hartzea amerikar ekoizpen batean: Lloyd's of London (1936). Erakutsitako moldeak eta moduak lan-eskaintza asko ekarri zizkion eta hurrengo urteetakoak dira, besteak beste: Rebecca (1940), The Black Swan (1942) edo The Picture of Dorian Gray (1945). 1947an Gene Tierney eta Rex Harrison aktoreekin batera The Ghost and Mrs. Muir filmean aritu zen. 1950ean Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar saria lortu zuen, All About Eve (1950) Joseph L. Mankiewiczen aginduetara eginiko pelikulan.
Telebistan ere aritu zen, eta arrakasta handiarekin, bere izena zuen saioan: The George Sanders Mystery Theater. Aldez aurretik, 1939 eta 1941 bitartean RKO Pictures etxearen ekoizpena izan zen serie batean ere hartu zuen parte, The Saint pertsonaiarenean hain zuzen ere. Ahots gaiztoa erantsi zion marrazki bizidunetako Disney etxearen The Jungle Book filmeko Shere Khan sugeari. Beste alde batetik, Sandersek idatzi ez bazituen ere, berak hala sinatuta argitara eman zituzten hilketa-eleberri bi: Crime on My Hands (1944) eta Stranger at Home (1946); Craig Rice eta Leigh Brackett andreek idatzitako testuak ziren, eta aktorearen ospea salmentetarako baliatu zuten. Eta musikaren arloan ere aipatzekoa da 1958an grabatu zuen diskoa: The George Sanders Touch: Songs for the Lovely Lady.
Sandersen autobiografiak Memoirs of a Professional Cad du izentzat eta 1960an eman zuen argitara. Bizitzako azken urteetan neurrigabe hasi zen edaten eta ez zuen bere burua behar beste zaintzen. Zinemarako osatu zituen azken lanetan gainbehera agerikoa da.
1972ko apirilaren 23an Castelldefels herriko hotel batean egin zuen erregistroa, eta handik bi egunera hilik aurkitu zuten bere gelan: itxura batean Nembutal izeneko botika baliatu zuen bere buruaz beste egiteko.[1] 65 urte zituen. Idatzita utzi zuen ohar batek hala zioen:
« | Lagunok, banoa asper-asper eginda nagoelako. Luzeegi egin zait bizitza. Putzu gozo honetan utzi ditut nire kezkak. Ondo ibili. | » |
—George Sanders |
David Nivenek bere autobiografian (Bring On the Empty Horses) idatzi zuen Sandersek 1937an aitortu ziola 65 urte bete orduko bere burua hilko zuela.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ascher-Walsh, Rebecca. Bored to Death. Entertainment Weekly.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Sanders |
- (Ingelesez) www.saint.org