Antipiretiko
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Antipiretikoa, sukar-kontrakoa edo antitermikoa gorputzeko tenperaturaren beherakada azkar bat eragiten duten droga edo sendagaia (sukarraren kasuan bereziki). Hipotalamoko zentro termikoaren gain dihardute, bero-galera handiagoa eraginez, larruazaleko basodilatazioa eta izerditzeagatik. Sendagai hauetatik, gehienek eragin analgesikoa ere badute, min-sentsazioen zentroak jasotzen dituen talamo optikoa deprimitzen baitute.[1] Sukarra modu sintomatikoan tratatzen duten medikamentuak izan ohi dira, haien kausan eragin gabe. Adibiderik ohikoenak azido azetilsalizilikoa, ibuprofenoa, parazetamola eta metamizola dira.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neurri fisikoak dira sukarrari aurre egiteko lehen neurri ez-inbaditzailea, hala nola oihal epelak (oihal hotzek errebote-efektua eragiten dute) buruaren inguruan, besapeak eta sabelaldea edo ur epeleko bainuak. Neurri antipiretiko horietan ez da botikarik erabiltzen. Parazetamolarekin batera, sukarra modu eraginkorragoan jaisten dute. Neurri fisikoak modu isolatuan minutu gutxitan bakarrik dira eraginkorrak.
Antipiretikoak ematea ohikoa da sukarra duten pertsona gehienetan, batez ere haurretan. Jakina da sukarra gorputza defendatzeko mekanismo bat dela, batez ere immunitate-sistema aktibatzeko, eraginkorrago lan egin dezan. Gorputzeko tenperaturaren gorakadari febrikula deitzen zaio, eta ez da sukar arriskutsu bat botikekin gutxitu behar izatea. Sakoneko gaixotasunari heldu behar zaio, baina populazioak eta komunitate medikoak hartutako ohiturengatik, gurasoen antsietateagatik gehiago preskribatu eta ematen dira antipiretikoak, eta ez benetan egokiak izan behar direlako.
Zein antipiretiko erabili erabakitzeko, ekintza-mekanismoa, farmakodinamia, eraginkortasuna eta albo-ondorioak hartu behar dira kontuan. Gehienetan, helburua gaixoaren tenperatura eta molestiak gutxitzea denez, eta, ahal den neurrian, hanturazko erantzuna ez aldatzea, erantzuna gehiegizkoa ez bada behintzat, parazetamola gomendatzen da.
Antipiretiko gehienak analgesikoak dira eta hanturaren aurkakoak ere izan daitezke. Antiinflamatorio ez-esteroideak, ibuprofenoa adibidez, hantura eta hemorroide kasuetan erabiltzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |