Edukira joan

Imanol Pradales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imanol Pradales

8. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

2024ko ekainaren 22a -
Iñigo Urkullu Renteria

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2024ko maiatzaren 14a -
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru-Diputatua

2019ko uztailaren 2a - 2024ko martxoaren 1a
Imanol Pradales

Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Foru-Diputatua

2015eko uztailaren 3a - 2019ko uztailaren 2a
Imanol Pradales - Imanol Pradales, Ainara Basurko

Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Foru-Diputatua

2011ko ekainaren 30a - 2015eko uztailaren 3a
Iñaki Hidalgo González - Imanol Pradales

Bizkaia Talenteko zuzendari kudeatzaile

2007 - 2011 - Ivan Jiménez
Bizitza
JaiotzaSanturtzi1975eko apirilaren 21a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaManuel Pradales
AmaRosa Gil
Hezkuntza
HeziketaAsti Leku Ikastola
Deustuko Unibertsitatea
(1993 - 1997) lizentzia : soziologia, politika zientziak
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
(1998 - 1999) master : knowledge management (en) Itzuli
Deustuko Unibertsitatea
(2000 - 2004) doktoretza : soziologia, politika zientziak
IE Business School (en) Itzuli
(2010 - 2010) Advanced Management Program (en) Itzuli : executive education (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Irakaslea(k)Iñigo Urkullu Renteria
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea  (1999ko iraila -  2006ko uztaila)
Bizkaia Talent  (2007ko abuztua -  2011ko ekaina)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

imanolpradales.eus
Facebook: imanolpradalesgil Twitter: Imanol_Pradales Instagram: imanol_pradales LinkedIn: imanol-pradales-72b91310 Edit the value on Wikidata

Imanol Pradales Gil (Santurtzi, 1975eko apirilaren 21a) unibertsitate irakasle eta politikari jelkidea da. 2011tik Bizkaiko Foru Aldundian hainbat ardura izan eta gero[1], 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan EAJren hautagaia izan zen. 2024ko ekainaren 22tik aurrera Eusko Jaurlaritzako lehendakaria da[2].

Deustuko Unibertsitatean zientzia politikoak eta soziologia ikasi zuen, eta bertan irakasle da, nahiz eta 2007tik eszedentzian dagoen[1]. 2007an Deustuko Unibertsitatean ardurak hartu zituen, eta 2007tik 2011ra bitarte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaia:Xede elkarteko zuzendari-gerente izan zen[3][1].

2011an Ekonomia Sustatzeko diputatu izendatu zuten, eta 2015etik aurrera Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko diputatu izan da Bizkaiko Foru Aldundian. 2023an I. Etxanobe Foru Korporazioaren parte da[4].

2023ko azaroaren 25ean EAJk jakinarazi zuen Imanol Pradales izango zela lehendakari izateko proposatutako izena, Iñigo Urkulluren ordez[5]. 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan EAJren hautagaia izan zen. 2024ko ekainaren 20tik aurrera Eusko Jaurlaritzako lehendakaria da.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitaren aldeko familia Burgosen du jatorria, eta bere aititetik hasita, bertan jaiotakoak ziren. Bere gaztaroan arraunlaria izandakoa, Laura izena duen andra batekin ezkonduta dago eta alaba baten aita da[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Imanol PradalesIñigo UrkulluPatxi LópezJuan Jose IbarretxeJose Antonio ArdanzaCarlos GaraikoetxeaRamon RubialJesus Maria LeizaolaJose Antonio Agirre