Edukira joan

Frank Aranguren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frank Aranguren

Bizitza
JaiotzaLa Puente1927ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaeuskalduna
HeriotzaChico2013ko maiatzaren 27a (86 urte)
Familia
AitaSeveriano Aranguren Tabar
AmaMaría Mayo Baliza
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
Graduaprivate first class (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 111343863 Edit the value on Wikidata

Frank Aranguren (izen osoa, Frank Dominic Aranguren Mayo; La Puente, Kalifornia, 1927ko urtarrilaren 13Chico, Kalifornia, 2013ko maiatzaren 27) Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra izan zen.

Kaliforniako La Puente hirian jaio zen. Aita Severiano Aranguren Tabar zen, Erromantzatuko Domeñu herrian jaioa eta ama María Mayo Baliza, San Juan Capistranon jaioa baina Izaban jaiotako aita zuena.

17 urte zituela, administrazioak jarritako traba guztiak gainditu zituen eta boluntario gisa eman zuen izena Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzean, bere hiru anaia handiagoen (Angelo, Joe eta John[1]) pausoak jarraituz. Horiek ere Bigarren Mundu Gerran aritu ziren, eta jada etxean ziren, beterano gisa. Hala ere, gerra amaitu zen jada izena eman zuenerako. Kaliforniako Barstow kuartelean aritu zen, eta laster lizentziatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Frank Aranguren in the 1940 Census | Ancestry®» Ancestry.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]