Bixente Serrano
Bixente Serrano | |||
---|---|---|---|
2015eko ekainaren 8a - 2015eko urriaren 27a ← Uxue Barkos Barrutia: Nafarroa Hautetsia: 2011 Spanish Chamber of Deputies election (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Rufino Vicente Serrano Izco | ||
Jaiotza | Saratsa (Itza), 1948ko urtarrilaren 22a | ||
Herrialdea | Nafarroa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Iruñea eta Nafarroako Ospitale Gunea, 2020ko ekainaren 4a (72 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: konplikazio kirurgikoa | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria, idazlea eta politikaria | ||
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna Euskokultur Fundazioa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Iraultzarako Alderdia Euskadiko Ezkerra Auzolan Nafarroa Bai Geroa Bai | ||
Bixente Serrano Izko (Saratsa, Itza, Nafarroa Garaia, 1948ko urtarrilaren 22a - Iruñea, 2020ko ekainaren 4a) euskal idazle, historialari eta aktibista politikoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat arlotan jardun zen Serrano Izko; frankismo amaieran, 1973an, preso hartu zuten, ETAko kide izatea egotzita, eta 1976an Segoviako espetxeko ihesaldian parte hartu zutenetako bat izan zen —atzeman egin zuten ondoren—. ETA politiko-militarrak armak utzi zituenean, Euskadiko Ezkerran sartu zen Serrano Izko, baina, alderdia PSErekin elkartu ondoren, utzi egin zuen politikaren esparrua. 1982ko azaroan utzi zuen EE, eta historia irakasle hasi zen Iruñean.[1]
2004an itzuli zen politikaren lehen lerrora; urte horretan eta 2008an, Nafarroa Bairen hautagaia izan zen Espainiako Senaturako, eta diputatu izan zen Espainiako Kongresuan 2015eko ekainetik abendura bitartean, Uxue Barkosek utzitako lekua betetzeko.[1] «Subjektu gisa, Nafarroan zentratu behar dugu apustua», esan zuen orduan Berria egunkarian egindako elkarrizketa batean:[2]
« | -Kazetariakː Zer defendatu dezake Geroa Baik Madrilen EH Bilduk defendatuko ez duena?
-Bixente Serranoː Gauza askotan ados egotea espero dut. Baina Nafarroari begira, nafarrok subjektu politiko gisa hartuta, nik uste askoz garbiago ikusten duela jendeak Geroa Bairen apustua. (...) Ene ustez, gaur-gaurkoz, Nafarroan bertan zentratu behar dugu geure apustua. |
» |
Bixente Serrano, 2015 |
Hain justu ere, Serrano Izkok urteak eman zituen Berrian iritziak argitaratzen. Nafar periferiatik bloga elikatu zuen 2006az geroztik; hil baino hiru aste lehenago egin zuen azken idatzia blogean, 2020ko maiatzaren 16an.[1]
Historiari buruzko hainbat lan ere utzi zituen Serrano Izkok; besteak beste, 2005ean argitaratutako Nafarroa. Historiaren hariak liburua. Beste hainbat saiakera ere idatzi zituen, baita narrazio eta aforismo liburuak ere, hala nola 1987an argitaratutako Onkoteak narrazio liburua eta Jauzika aforismo liburua, 2010ean. Azken urteetan, berriz, Euskokultur fundazioko lehendakari izan zen. Koldo Martinez alderdikideak, EH Bilduk eta Nafarroako EAJk deitoratu egin zuten haren galera.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aforismoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Navarra-Euskadi, un debate popular que urge (1981, Hordago
- Beldurra bera zaldi (2002, Pamiela)
- Bakezale gerlari horiek (2004, Pamiela)
- Nafarroa. Historiaren hariak (2005, Euskara Kultur Elkargoa)
- Jauzika (2010, Pamiela)
- Ene iratxoekin solasean (Atzera begirako egunkaria, 1990-1998) (2021, Pamiela), hil ondoan argitara emana
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Kortabarria, Jon O. Urain-Amaia Ramirez de Okariz. «Historialaria eta historiagilea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ Bixente Serrano Izko: «Subjektu gisa, Nafarroan zentratu behar dugu apustua». Berria egunkaria, 2015eko abenduak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-6-5).