Edukira joan

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolektiboaren ikurra

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) euskal preso politikoek osaturiko taldea da, jatorri politiko eta erakunde ezberdinetakoak, xedetzat eragile politiko modura kartzelatik Euskal Herriaren askatasunaren alde eragitea duena. Preso politikoak direla aldarrikatzen dute. Estatuek, ordea, izaera politikoa ukatu egiten diete.

EPPKren izaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EPPKren ikuspegitik, Frantziak eta Espainiak Euskal Herriaren eskubideak urratzen dituzte, izateko eta erabakitzeko ahalmena ukatzen diotenez. Eta ukazio horrek sortzen du Euskal Herriko gatazka politikoa eta armatua. Horretara, gatazka horretan Euskal Herriaren alde lan egin eta borrokatzeagatik atxilotu, torturatu eta kartzelaratu dituztenez, gatazka politikoaren eragile eta ondoriozkoak direla esaten dute, eta, horretara, jatorri eta izaera politikoa dutela.

Kolektiboak honela definitzen du bere burua: “Jatorri eta izaera politikoa dugun heinean, kartzelatuak izan garen euskal herritarrok EPPK osatzen dugu, Euskal Herriaren alde egiten segitzeko asmoz. Kartzela esparrutik eta molde bateratuaz eragiteko tresna dugu, izan ere, Kolektiboa. Gatazka politikoarekiko loturari irmoki eutsi eta gure parte-hartzea euskal prozesu politikoan bideratzeko tresna modukoa, alegia. Hori, besterik ez baita EPPK” [1].

EPPKren sustraiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolektibo honek bere sustraiak Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik preso izan diren guztiengan bilatzen ditu bere sustraiak, eta bereziki 1936ko gerran eta Frankismoan preso izan direnengan.

Gaur egungo kolektiboa, ordea, 1977ko abenduan azken euskal preso politikoa Espainiako espetxetik irten eta handik 20 egunetara, 1978ko urtarrilean espetxera sartutako euskal herritarrekin mamitzen hasi zela esan daiteke.

EPPKko kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Preso Politikoen kopurua urtearen arabera

Askotan hedabideetatik ETAko presoen kolektibo modura identifikatzen badute ere, ETA erakundeaz gainera jatorri politiko ezberdinetako presoek osatzen dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboa, nagusiki Dena da ETAren ondorioz gartzeleratutako presoak. Horien arteko askok ez du inoiz ETArekin inongo loturarik izan: ezker abertzaleko militanteak, "Egin" egunkariko langileak, kale-borrokan jarduteagatik atxilotutakoak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak, Segiko kideak eta oro har Euskal Herriaren askatasunaren alde jarduteagatik espetxean diren presoak. Dena dela, Espainiako eta Frantziako tribunalen arabera, horiek guztiak espetxean daude ETAren estrategiarekin bat egiten dutelako. Zentzu horretan, eta Garzon epaileak garatutako teoriaren arabera, denak ETAkoak dira eta horregatik espetxeratu zituzten.

2009ko ekainaren 29an, 731 ziren [2].

2009ko irailaren 9an, 738 ziren. 165 frantziar espetxeetan sakabanatuak eta 573 berriz espainiar espetxeetan sakabanatuak [3]..

2009ko urriaren 20an 164 euskal preso politiko zeuden frantziar espetxeetan sakabanatuak eta 577 espainiar espetxeetan. Gaixotasun larriak dituzten bost euskal preso politiko zituzten etxean preso [4].

2009ko azaroaren 3an 742 lagunek osatzen zuten Euskal Preso Politikoen Kolektiboa. Hauetatik hamaika zeuden Euskal Herrian, 167 frantziar estatuko espetxeetan sakabanatuak eta 565 espainiar estatuko gainerako espetxeetan sakabanatuak. Bost ziren etxean preso dituztenak [5].

2009ko abenduan, bost preso Kolektiboaren egituratik kanpo kokatu zirela iragarri zuen EPPK-k zabaldutako ohar baten bidez [6].

2010eko martxoan, Aberri Eguneko atarian eginiko agirian, beste sei kide Kolektibotik irten direla azaldu jakinarazi zuen [7]

2012 apirilean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak 640 preso inguru biltzen zituen bere barnean, 82 espetxetan barreiatuta.

2013ko abenduaren hasieran, 527 ziren EPPK-ko presoak.[8]

EPPKren mintzakidetza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko uztailaren 11n EPPKk jakinarazi zuen mintzakide talde bat izendatuta zuela Kolektiboaren izenean jarduteko: Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Jesus Mari Zabarte Arregi, Mercedes Galdos, Begoña Sagarzazu, Unai Parot, Gloria Rekarte eta Jon Gaztelumendi.

2005eko maiatzaren amaieran, mintzakideak hauek direla adierazi zuen: Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Ana Belen Egues, Daniel Dergi eta Argi Perurena.

2011ko otsailean, Gernikako Akordioko sinatzaileek EPPKko mintzakideekin bilduko zirela adierazi zuten[9]. Une horretan mintzakidetza taldea honako preso hauek osatzen zutela argitaratu zen: Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Ana Belen Egues, Ramon Sagarzazu eta Argi Perurena[10].

2012ko apirilaren 13an GARA [11] eta Berria [12] egunkarietan emandako elkarrizketa baten bidez, EPPK-k bere antolakuntza berritu zuela eta mintzakide talde berria izendatu zuela jakinarazi zuen: Anabel Egues, Xabier Alegria, Jon Olarra, Marixol Iparragirre, Lorentxa Gimon eta Mikel Albisu. Beste hamalau kide ere izendatu zituen, zazpina estatu bakoitzean, Mintzakidetza ondoko talde gisa. Mintzakidetzaren espetxeaz kanpoko eragiletza bermatzeko ere, laguntza taldea izendatu zuen.

EPPKren bitartekaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko uztailaren 1ean kaleratutako ohar baten bidez Mintzakidetza taldeak jakinarazi zuen espetxe politikaren ezagutza zuzena duten hainbat lagunei bitartekari lana egiteko eskaera zehatza luzatu zietela [13]. Hurrengo egunean aurkeztu zen jendaurrean kolektiboaren eskakizunari erantzunez bitartekari lan horretan jardungo duen taldea. Beraien egitekoa «eragileei mintzaidetzarekiko harremanak ireki eta garatzeko erraztasunak ematea» izango zela zehaztu zuten [14].

EPPKren zuzendaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko ekainaren 16an EPPK-k ezagutzera eman zuen kolektiboaen zuzendaritza taldearen osaketaoa: Guztira 20 kide dira, aurretik jakinarazitako mintzakidetza taldekoak gehi beste 14: Frantziako espetxeetan diren 7 kide eta Espainiako espetxeetan diren beste 7 [15].

Hartara, kolektiboaren Zuzendaritza osatzen duena:

Xabier Alegria Loinaz (Lezo/Puerto III)-mintzakide-
Ana Egues Gurrutxaga (Elduaien/Algeciras)-mintzakide-
Jon Olarra Guridi (Donostia/Granada)-mintzakide-
Mikel Albisu Iriarte(Donostia/Lyon)-mintzakide-
Marixol Iparragirre Guenetxea(Eskoriatza/Lyon)-mintzakide-
Lorentxa Gimon (Angelu/Rennes)-mintzakide-
Iñaki Lopez de Bergara Astola (Legutio/Arles)
Alberto Lopez de Lacalle (Gasteiz/ Fleury Merogis)
Jon Salaberria Sansinenea (Donostia/ Fleury Merogis)
Iñaki Esparza Luri (Iruñea/ Lannemezan)
Pello Eskisabel Urtuzaga (Lasarte/ Clairvaux)
Asier Oiartzabal Txapartegi (Andoain/ Clairvaux)
Oihana San Vicente Saez de Zerain (Gasteiz/ Fleury Merogis)
Ainhoa Mujika Goñi (Donostia/ Granada)
Ana Lizarralde Palacios (Bilbo/ Granada)
Antton Lopez Ruiz (Elorrio/ Puerto I)
Josetxo Arizkuren Ruiz (Iruñea/ A Lama)
Idoia Martinez Garcia (Arrigorriaga/ A Lama)
Arantza Garbaio Ruiz (Bilbo/ Algeciras)
Unai Fano Aldasoro (Hernani/ Algeciras)

2017ko zuzendaritza berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren zuzendaritza berria hautatzeko bozkak egin ziren 2017. urtean. Ondoko hauek hautatu ziren[16]: - Estatu frantsesean: Marixol Iparragirre, Iratxe Sorzabal, Mikel Albisu eta David Pla. - Estatu espainiarrean: Ainhoa Mujika, Anabel Egues, Jon Olarra eta Josetxo Arizkuren.


Parot Doktrina baliogabetu arte espetxean denbora gehien zeramatzaten kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Parot Doktrina baliogabetu arte, espetxean denbora gehien zeramatzaten EPPKren kideak hauexek ziren:
Juan Manuel Piriz Ojuel (Portugalete). 1984ko otsailaren 16tik.
Jesus Mari Zabarte Arregi (Arrasate), 1984ko ekainaren 15etik. Egundo guztira espetxean denbora gehien egin duen euskal preso politikoa da, 1973-1977 eta 1978-1979an ere espetxean izan zen-eta.
Pakito Lujanbio Galdeano (Hernani). 1984ko uztailaren 15etik.
Jon Aginagalde Urrestarazu (Donostia). 1984ko abuztuaren 7tik.
Jose Ramon Martinez de la Fuente Intxaurregi (Gasteiz). 1985eko urtarrilaren 30etik.
Juan Lorenzo Lasa Mitxelena (Errenteria). 1985eko urtarrilaren 30etik.
Jose Gabriel Urizar Murgoitio (Arrasate). 1985etko otsailaren 26tik.
Jose Felix Zabarte Jainaga (Elorrio). 1985eko uztailaren 2tik.

Denbora gehien eginda kalean diren kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jon Bilbao Moro (Erandio-Astrabudua), 1982ko urtarrilaren 15etik 2010eko irailaren 13ra arte egon zen Espainiako kartzeletan, guztira 28 urte eta 8 hilabete [17] [18].
Jose Maria Sagardui Moja (Zornotza), 1980ko uztaiaren 8tik. 2011ko apirilaren 13an kaleratu zen.
Jon Agirre Agiriano (Aramaio), 1981eko ekainaren 11tik. 2011ko maiatzaren 3an kaleratu zen.
Jon Aldana Zelaia (Barakaldo). 1984ko maiatzaren 9tik.2012ko martxoaren 9an kaleratu zen [19].

Kolektiboaren dinamikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa 2008. urtean

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak dinamika iraunkorra darama isolamendu politikoaren aurka eta estatus politikoaren alde. Itxialdiak, gose grebak eta mota guztietako protestak egin ditu, hiru alorretan, orobat: espetxeko egoerei aurre egiteko, zigortutako kideekin elkartasunean eta borroka politikoan indarra egiteko.

1999ko urrian, esterako, txandakako gose greba kolektiboari ekin zion [20] eta 2000ko maiatzaren 27ra arte iraun zuen. Tarte horretan 302 presok hartu zuten gose grebaren lekukoa, eta 7.694 gose egun egin zituzten guztira. Daniel Dergik (63 egun) eta Josetxo Arizkurenek (56 egun) egin zuten gose greba luzeena.

Iñaki de Juanak 2006. eta 2007. urteetan egindako gose grebak izan dira EPPKren kide batek egindako luzeenak.

Lorentxa Gimonek 39 eguneko gose greba egin zuen 2010eko hasieran Roanneko (Frantzia) espetxean bertan bakarturik zutelako. Azkenean Renneseko espetxera eraman zuten [21]

2010eko urtarrilaren 4an borrokaldi berri bati irekiera ematen ziotela argitaratu zuten agiri baten bidez [22]. Bertan 2010 osoa iraungo zuen fase berriari ekiten ziotela aditzera eman zuten eta Euskal Herrian zegoen egoera politikoaren arabera euren mobilizazioek ere aldaketak izango zituela esan zuten:

« Herriari, dei egiten diogu, herritarrei, eragile sozial eta politikoei: euskal presoon eskubideen alde indar egiten jarrai dezatela eraginkor. Norabide honetan urratsak emateak egoera orokorrean urratsak ematea lagunduko baitu. Mobilizazio jendetsuek, sentsibilitate ezberdineko herritarrak batzeko bertutea izan dute. Erantzun zabala antolatu da eta inportantea izan da. Sentitu dugu haize freskoa badela, honaino sarkor iritsi baita. Urrats berriak emateko balio behar du. Geldituko ditugu erasoak, baina bidezidorrik ez da, arnas berria borrokatik dator eta, argia, oldartzetik. »

—EPPK[23]


Espainiako gobernuak 2009ko urrian presoen aurrez-aurreko bisitetara zihoaren etxeko eta lagunak miatzeko neurriak bertan behera utzi zituela-eta, EPPK- borrokaldia bertan behera uztea erabaki zuen 2010eko martxoan [24] Hurrengo egunetan, Aberri Egunaren bezperan kaleratutako agirian, egoera eta eztabaida politikoaren gaineko ikuspegiaz gain, espetxeetako borrokaldiaren norabideak ere zehaztu egin zituzten [25].

2011ko azaroaren 13an argitaratutako agiriaren bidez [26], gaixo zeudenek, baldintzapean aske behar zuketenek eta bizi guztiko zigorra zutenek aske uzteko eskaerak egiteko erabaki kolektiboa hartu zuela jakinarazi zuen EPPKk.

2012ko urtarrilaren 9tik 13ra bitartean borrokaldia egin zuten espetxe guztietan; alde batetik, urte bukaeran abiarazitako eskaerak babesteko, eta, bestalde, Bilboko urtarrilaren 7ko herri mobilizazio orokorrarekin bat egiteko.

2012ko apirilaren 30ean Espainiako gobernuak euskal preso politikoak gizarteratzeko programa berria zabaldu zuen [27]. Horren aurrean, EPPK-k ohar bat kaleratu zuen, maiatzaren 5ean, programa hori errefuxatu eta presio eta txantaiarik gabe urrats berriak emateko prestasuna adierazteko [28]

2012ko ekainaren 16an plazaratutako oharrean EPPK-k salbuespen legeak indargabetzea, sakabanaketa amaitzea eta presoak Euskal Herrira ekartzea eskatu zien zien Espainiako eta Frantziako gobernuei. Presoen auzia konpontzeko erronkari eusteko eskatu zioten euskal gizarteari. Hartara, mobilizatu beharra azpimarrau zuten presoek, eta haiek ere halaxe egiteko asmoa dutela jakinarazi zuten. Espetxe bakoitzeko «dinamika iraunkorrekin» jarraituko zutela zehaztu zuten, hileroko azken ostiraletan «aldarrikapen eta mugimenduak» egiten segituz [29].

2011-12 eztabaida prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko abenduaren 10ean zabaldutako agiriaren bidez [30] jakinarazi zuten, besteren artean, kolektiboaren norabidea markatzeko eztabaida prozesu berria abiatuta zutela 2011-12 urteetarako. Hartara, eztabaidaren muina "Kolektiboaren ildo politikoa zehaztu eta eguneratzea" zela zehaztu zuten, eztabaida bideratu ahal izateko Euskal Herriko espetxeetan biltzeko aldarria egiten zutelarik.

Eztabaida horren ondorioz, ildo politikoa zehaztu, antolakuntza berritu eta mintzakidetza talde berria izendatu zuen.2012ko apirilaren 13an GARA [11] eta Berria [12] egunkarietan emandako elkarrizketa baten bidez, EPPK-k bere antolakuntza berritu zuela eta mintzakide talde berria izendatu zuela jakinarazi zuen.

2012ko ekainaren 2an EPPK-k Gernikako Elai Alai aretoan aurkeztu zuen 2011ko udazkenean hasitako barne eztabaidaren ondorioak jasotzen dituen adierazpena [31]. Besteak beste, esan zuen borroka armatuaren garaia gainditutzat jotzen zuela, eta egoera politikoa aztertuta, espetxe politika konponbiderako prozesuaren kontrako estrategiaren barruan jarri, eta presoak «bahitu politiko gisa» erabiltzen ari direla salatu zuen, eta «damuketa-salaketara» bidea «erabat arbuiatu» zuen. Haatik, presoak gatazka politikoaren erakusgarri direla esan zuen, eta ohartarazi zuen irtenbideak «integrala» izan beharko duela; gatazkaren arrazoiei heldu beharko zaiela, presoak kaleratu beharko direla, eta bermatu beharko dela ez dela preso gehiago sortuko. Presoen kaleratzea erraztu beharra ere plazaratu du, «prozesu politikoan parte hartzeko». Halaber, EPPK-k «preso eta iheslari politikoak gatazkaren parte eta ondorio» direla baieztatu zuen adierazpen horretan; gatazkak «kaltetuak eta biktimak» eragin dituela, eta jabetu zirela «alde anitzetako minaz». Hala ere, esan zuen biktimen auzia «gatazka betikotzeko» erabiltzen ari dela.

2012ko ekainaren 16an eztabaida prozesuaren ondorioz izendatutako EPPKren zuzendaritza taldea ezagutzera eman zuen eta talde horretako kideen izenak ere jakinarazi zituen [29].

Gernikako Akordioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko urtarrilean Gernikako Akordioaren sinatzaileekin harremanetan jartzea eskatu zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboak [32]. 2011ko otsailean, Gernikako Akordioko sinatzaileek EPPKko mintzakideekin bilduko zirela adierazi zuten[9]. Bide horretan, EPPKk agiri bat[33] bidali zuen 2011ko otsailaren 27an Gernikako Akordioaren sinatzaileek Donostian egindako ekitaldi nazionalera [34]. 2011ko irailean bat egin zuen Gernikako Akordioarekin hilaren 24an kaleratutako agiri batez [35]

Bake Prozesua Indartzeko eratutako Foro Sozialak [36] [37] egindako Gomendioei [38] erantzuteko, espetxeetan eztabaidatu ondoren, Adierazpena zabaldu zuen EPPK-k 2013ko abenduaren 28an [39]. Horretan, besteren artean, EPPK-k adierazi zuen urrats berriak egingo dituela konponbidearen bidean eta prozesu eskalonatua izango dela.

Durangon 2014ko urtarrilaren 4an egindako agerraldi batean EPPKren bidea babestu zuten EPPKren bitartekariek eta azken hilabeteetan askatutako preso ohiek [40]. Arduraz jokatzeko eskatu zieten eragileei, eta amnistia eta autodeterminazioa eskatu zuten [41]

2014ko azaroaren 13an, EPPKko presoek hainbat kexa aurkezten hasi ziren, sakabanaketa salatzeko. Sakabanaketak giza eskubideak urratzen zituela salatzeko helburuarekin, Espainiako Auzitegi Nazionalean idatziak aurkezten hasi ziren. 50 preso inguruk bide hori hartu zuten, eta, euren eskubideen urraketa salatzeaz gain, Euskal Herrira ekartzeko eskatu zuten[42].

2015eko urtarrilaren 9an, EPPK-k «prestasun osoa» adierazi zuen Jaurlaritzarekin ere harremanak izateko, izan ere, Foro Sozialaren gomendio batzuek bat egiten zutela adierazi zuen, baita Bake eta Bizikidetza Idazkaritzaren Zuzen Bidean proposamenean jasotzen zirenekin, eta «adosgune horietan» sakontzeko nahia adierazi zuen[43].

Aldarrikapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EPPKk estatus politikoa aldarrikatzen du bere kideentzako. Eskabide hori, Euskal Herriratzearekin batera, honako eskubide hauetan mamitzen dela zehaztu dute:

• Tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko Eskubidea:
-Tortura eta tratu krudelik ez.
-Ez isolamendurik, ez jipoirik.
-Beren nazio zein kultur identitatearekiko begirunea.

• Osasun Eskubidea:
-Osasun zainketa duina.
-Konfiantzako sendagileek ere bisitatuak izateko aukera.

• Komunikazio Eskubidea:
-Ez interbentziorik, ez murriztapenik.
-Euskaraz ere komunikatzeko askatasuna.

• Hizkuntz Eskubidea:
-Euskaldun legez, beren garapen integrala euskaraz burutzeko askatasuna.

• Hezkuntza Eskubidea:
-Ikasteko zangotrabarik ez.
-Ikasketak euskaraz ere burutu ahal izateko aukera.

• Ama eta aitatasuna eskubidea:
-Duintasun osoz presoen ama izateko eskubidea
-Aitarekin komunikazioei trabarik ez.
-Kartzela barruan umeen bizitza kalitatearen errespetua.

• Askatasunerako eskubidea:
-Baldintzapeko askatasuna aplikatzea zigorraren ¾ edota 2/3 bete dituzten presoei (epaituak izan ziren Kode Penalaren arabera).
-Legez dagozkien erredentzioak aplikatzea inolako diskriminaziorik gabe.
-Larriki gaixo direnen berehalako kaleratzea.

• Euskal Preso Politikoen Kolektibo gisa, Euskal Herrian eta elkarrekin bizitzeko Eskubidea:
-Kolektiboak izendaturiko Mintzakidetzaren aitortza.
-Kolektibo gisa gainerako eragileekin harremanak izateko askatasuna.
-Euskal gizartean eztabaida eta erabaki guneetan parte hartzeko aukera eta askatasuna.

EPPKren agiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EPPKk agiri ugari zabaldu ditu bere historian zehar. Hemen dira azken urteetako batzuk:

1993ko maiatza: Espetxeetatik Euskal Heriari: GOSE GREBAREN ARRAZOIAK
1999ko martxoaren 12a: EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA EUSKAL HERRIARI Ez zutela onartuko presoak «trukerako txanpon» moduan erabiltzea.
1999ko irailaren 8a:EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA.
1999ko urria: EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA Gose greba mugagabea iragarri eta mintzakidetzako kideak aurkeztu zituen.
2000ko urtarrilaren 1a: "Euskaldunon Egunkaria" eta "Gara" egunkariei eskainitako elkarrizketa
2000ko apirila: EPPKren agiria : Euskal Preso Politikoak gose greba mugagabean
2002ko martxoa: EPPKren agiria Aberri Eguna.
2003ko uztaila: Elkartasun Eguna.Elkartasunaren Egunean irakurtzeko testua. Espetxeko eztabaidaren berri eman zuen.
2005eko urtarrila: Oihane gogoan, Euskal Herriari eutsi![Betiko hautsitako esteka] Oihane gogoan, Euskal Herriari eutsi!
2005ko martxoa: EPPKren agiria Aberri Egunaren aurrean. Borrokari eutsi[Betiko hautsitako esteka]
2005eko maiatza: EPPKren agiria: Ongi etorri Euskal Herrira, emakumeen martxa!
2005eko ekaina: EPPKren agiria: Zabaleta, pertsona non grata
2005eko urria: EPPKren mintzaideen gutuna Nazio Eztabaidaguneari
2005eko urria: EPPK. Emakumeen martxa
2005eko azaroa: EPPKren agiria: Agur eta ohore, Jose Angel!
2006ko martxoa: EPPKren agiria: Agur eta ohore, Igor eta Roberto!
2006ko martxoa: EPPKren agiria: Apirilaren 1ean, denok Bilbora!
2006ko iraila: EPPKren agiria: Egungo espetxe politika bateraezina da prozesuarekin[Betiko hautsitako esteka]
2006ko urriaren 15a: Elkarrizketa Juan Lorenzo Lasa Mitxelena 'Txikierdi' eta Argi Perurena - Euskal Preso Politikoen Kolektiboko mintzaideekin[Betiko hautsitako esteka]
2006ko urria: Anabel Egues, Juan Lorenzo Lasa, Argi Perurena, Daniel Dergi Eppk-ren mintzakidetzaren ekarpena «Naziogintza, herrigintza, euskal demokrazia»[Betiko hautsitako esteka]
2007ko urtarrila: EPPKren agiria: Euskal Herriaren geroaldia jokoan![Betiko hautsitako esteka]
2007ko otsaila: EPPKren agiria: Borrokaldi berria espetxeetan. Autodeterminazioaren eta amnistiaren bidean borrokari eutsi!
2007ko otsaila: EPPKren agiria: EUSKAL HERRIAK BADU BIDEA: BORROKA!
2007ko otsailaren 24a: Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Bilboko manifestaziorako egindako agiria. AUTODETERMINAZIOA ETA AMNISTIA; INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!
2008ko otsaila: EPPKren agiria: Marko demokratikotik, Euskal estatura! Iruzur politikorik ez! | ERANSKINA Jose Luis Alvarez Santacristina eta Kepa Pikabea Euskal Preso Politikoen Kolektibotik kanporatuak[Betiko hautsitako esteka]
2008ko maiatza: EPPKren agiria: Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa dela-eta.
2008ko ekaina: EPPKren agiria: Mikel Ibañez eta preso gaixoak kalera!
2008ko abendua: EPPKren agiria: Gaixo direnak kalera!
2009ko apirila: Euskal Preso Politikoen Kolektiboak euskal gizarteari[Betiko hautsitako esteka]
2009ko apirila: EPPKren agiria: Euskal preso politikooi sakabanaketa aplikatzen hasi zirenetik 20 urte igaro direnean EPPKak gogoeta egin eta konpartitu nahi du euskal herritarrekin
2009ko ekaina: EPPKren agiria: Mikel Gil eta Bautista Barandalla kideak kalean
2009ko azaroa: EPPKren agiria: Espainiako Gobernuaren azken erasoak[Betiko hautsitako esteka]
2009ko abendua: EPPKren oharra: Urte berriarekin borrokaldi berriari ekingo diogu[Betiko hautsitako esteka]
2009ko abendua: EPPKren agiria: 30 urte borrokan. EUSKAL PRESOAK, EUSKAL HERRIRA!![Betiko hautsitako esteka] Borrokaldi berri bati ekin diotela eta.
2009ko abendua: EPPKren oharra: AGIRIARI ATXEKITUTAKO OHARRA[Betiko hautsitako esteka] Hainbat kide kolektibotik irten direla eta.
2010eko urtarrilaren 10a: EPPKren oharra: Euskal Herriari[Betiko hautsitako esteka] Hilaren 11n itxialdiak hasiko direla.
2010eko urtarrilaren 22a: EPPKren agiria: EPPK gose greban[Betiko hautsitako esteka] Gose grebari ekin diotela.
2010eko martxoa: EPPKren agiria: Borroka gogorra eta emankorra[Betiko hautsitako esteka] Gobernuak senideen miaketetan atzera egin ondoren, borrokaldia bertan behera utzi du Kolektiboak
2010eko martxoa:EPPK-REN AGIRIA: 2010eko Aberri Egun bezperan Espetxeetako borrokaren norabideak, egoera eta eztabaida politika, damuketa politika eta Jon Anzari agurra
2010eko abendua:Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria[Betiko hautsitako esteka] Presoen aurkako jarrera eten behar dela dio, prozesua indartze aldera
2011ko urtarrilaren 25a:Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria[Betiko hautsitako esteka] Gernikako akordioaren ordezkaritza ofizial bat EPPK-k izendatua duen mintzakidetzarekin harremanetan jartzea eskatzen dute
2011ko otsailaren 27a:EPPK-ren oharra Gernikako akordioko ekitaldi nazionalerako[Betiko hautsitako esteka]
2011ko apirila:EPPK-ren oharra[Betiko hautsitako esteka] Mikel Ibañezen heriotzari buruz
2011ko iraila:Gernikako Akordioa. Urteurrena. EPPKren agiria[Betiko hautsitako esteka] EPPKk bat egin zuen Gernikako Akordioarekin
2011ko azaroa:EPPKren agiria[Betiko hautsitako esteka] EPPKk erabaki zuen gaixo zeudenek, baldintzapean aske behar zuketenek eta bizi guztiko zigorra zutenek aske uzteko eskatzea
2011ko abenduaren 10a:EPPK-REN KOMUNIKATUA.EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA ORAIN![Betiko hautsitako esteka] EPPKko kide guztiek Euskal Herriratzeko banan-banako eskaerak egin eta eztabaida prozesu berria abiatu dutela
2012ko urtarrilaren 13a:EPPKren agiria KOLOSALA IZAN DA![Betiko hautsitako esteka] Amnistiaren ideiak konponbide demokratiko integrala dela esan dute
2012ko apirilaren 13a:Elkarrizketa EPPK-ko mintzakidetza berriarekin[Betiko hautsitako esteka]
2012ko maiatzaren 5a:EPPKren oharra[Betiko hautsitako esteka] Espainiako Gobernuak antolatutako erreintsersio planaren aurrean duen posizioa azaltzeko agiria
2012ko ekainaren 2a:EPPKren adierazpena Euskal jendarteari[Betiko hautsitako esteka] 2011ko udazkenean hasitako eztabaidaren ondorioak azaltzeko adierazpena
2012ko ekainaren 16a:EPPKren oharra Muturreko egoerak konpontzeko eskatu eta zuzendaritza taldea ezagutzera eman zuen
2012ko ekainaren 21a:EPPKren agurra LAB sindikatuari[Betiko hautsitako esteka] EPPKk LAB sindikatuaren Batzar Nazionalera bidalitako oharra
2012ko uztailaren 16a:EPPKren mintzakidetzaren oharra[Betiko hautsitako esteka] espetxe politikaren ezagutza zuzena duten hainbat lagunei bitartekari lana egiteko eskaera zehatza luzatu diete
2012ko abuztuaren 23a:EPPKren oharra[Betiko hautsitako esteka] Salbuespen neurriak kendu eta azkapen prozesua aurrera doala dio agiriak, Josu Uribetxebarria kidearen muturreko egoera gogora ekartzearekin batera
2012ko irailaren 7a:Euskal gizarteari eta nazioarteko komunitateari Gaixo dauden presoen aldeko borroka areagotzera deitzen du agiriak, beti ere prozesu politikoa aurrera eramateko ildotik
2012ko irailaren 25a:Irailaren 26an, greba orokorra Irailaren 26ko greba orokorra eta 27ko Gudari Eguna aldarrikatzen ditu agiri honetan
2012ko urriaren 19a:EUSKAL HERRIA BILDUZ BORROKATUZ ETA BOZKATUZ Urriaren 21eko EAEko hauteskundeetan EH BILDU bozkatu eta blokeo politikoak apurtzeko deialdia egiten du agiri honetan
2012ko abenduaren 29a:Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria Sakabanaketa amaitu eta urratsak emateko beharra azapimarratzen du agirian, besteren artean
2013ko urtarrilaren 1a:Azken urtean hirriratuak izan zareten kideoi
2013ko urtarrilaren 26a:Herrira mugimenduaren Batzar Nazionalari
2013ko otsailaren 17a:Etxerat-en Batzar Nazionalari agurra
2013ko otsailaren 23a:Sorturen kongresuari agurra
2013ko martxoaren 2a:Gatazka Politikoaren Konponbiderako Foroaren antolatzaileei
2013ko martxoaren 2a:Gazte antolakundearen kongresuari agurra
2013ko martxoaren 10a:EPPKko mintzakidetzarekin elkarrizketa GARA [es] eta Berria [eu] egunkarietan argitaratutako elkarrizketa
2013ko apirilaren 5a:Espetxe politika hiltzailea
2013ko urriaren 12a:Herri(r)a aurrera!
2013ko azaroaren 28a:Sevillatik Euskal Herrira
2013ko abenduaren 9a:Ez adiorik, Madiba
2013ko abenduaren 28a:EPPKren adierazpena Foro Sozialaren gomendioei buruz
2014ko urtarrilaren 31:Adierazpena
2014ko otsailaren 9a:Agur eta Ohore Arkaitz
2014ko otsailaren 16a:EPPK-ko mintzakidetzarekin elkarrizketa. Marixol Iparragirre eta Jon Olarra[Betiko hautsitako esteka]
2014ko ekainaren 13an:Erabakiak hartzeko garaia[Betiko hautsitako esteka] Martxoan hasitako ekimenaren balorazioa
2014ko ekainaren 21ean:EPPKren agiria Euskal Foro Sozialari, sakabanaketa amaitu beharraz
2014ko ekainaren 30ean:EPPKren oharra HNTrekin buruturiko bileraren berri eman du
2014ko irailaren 24ean:EPPKren agiria Sakabanaketak 25 urte: amaitzeko garaia da
2014ko abendua:EPPKren agiria euskal jendarteari Euskal preso politikoen auzia konpontzeko ezinbestekoa da azken urteotan eraiki duten eta indarrean dagoen salbuespenezko legedia indargabetzea
2015eko ekainaren 30a :EPPKrekin elkarrizketa EPPKren mintzakide Marixol Iparragirre eta Mikel Albisurekin elkarrizketa
2016eko otsailaren 10a :EPPKren Agiria Euskal Jendarteari Espetxeetako egoera ezalduta, otsailean espetxeetan hainbat ekimen burutuko zituztela iragarri zuten
2016eko apirilaren 15a :EPPKren Agiria Euskal Jendarteari
2016eko uztailaren 13a :EPPKren Agiria Euskal Jendarteari Eusko Jaurlaritzaren ekimena EPPK zatitzeko saio zahar-berria besterik ez dela dio agiriak
2016eko irailaren 16a :EPPKren Agiria Euskal Jendarteari Askapen prozesuari nolako ekarpena egin hausnartu eta eztabaidatuko dutela, eta EH Bilduri boza ematea eskatu du
2016eko azaroaren 10a :EPPKren Oharra Euskal Jendarteari Barne eztabaida prozesuari ekitearekin batean, hainbat ekimen iragartzen ditu
2016eko azaroa :Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren hausnarketarako oinarrizko txostena EPPK-ko zuzendaritzak barne eztabaidarako idatzitako oinarrizko txostena
2016eko abenduaren 14a :EPPKren Agiria Euskal Jendarteari Espetxe barruko hausnarketa eta debate prozesu kolektiboaren nondik norakoak
2017ko urtarrilaren 11 : EPPKren Agiria Euskal Jendarteari "Kalera kalera" ekimena goretsi eta Bilboko manifestazioan parte hartzera deitu du.
2017ko martxoaren 10a : Martxoaren 10eko Foro Sozialeko Topaketari Bideoa.
2017ko maiatzaren 21a : EPPK-k maiatzaren 20ko autobusen martxakoei Agurtu egin du kartzeletako martxa eta ohartarazi egin du norabide egokian aldaketak ematen ari direla.
2017ko uztailaren 1a : EPPKren Agiria Euskal Jendarteari[Betiko hautsitako esteka] Espetxeen egoeraren gaineko hausnarketa, eta barne eztabaidaren emaitzaren berri ematen du.
2017ko uztailaren 16a : EPPKren eztabaidaren ondorioak Txostena
2017ko abuztuaren 26a : EPPKren Agiria Euskal Jendarteari Kepa del Hoyo eriotzaren aurrean
2017ko azaroaren 1a : EPPKren Agiria Euskal Jendarteari Abenduan Frantziako estatuari begira egingo den borroka eta zuzendaritza berria
2017ko abenduaren 6a : EPPKren mezua EPPKren mezua Frantziako kartzeletako itzulia eta Pariseko abenduaren 9ko manifestazioaren karietarat
2017ko abenduaren 30a : EPPKren Agiria Euskal Jendarteari Ipar Euskal Herriko eragileen "ahalegina" txalotu du EPPK-k
2018ko urtarrilaren 27a : EPPK-ren agurra IV. Foro Sozialari IV. Foro Sozialari
2018ko martxoaren 8a : EPPKren oharra euskal jendarteari Xabier Reyren heriotzaren harira
2018ko martxoaren 24a : EPPKren agiria euskal jendarteari Torturak eragindako ondorio guztiak konpontzeko beharraz
2018ko apirilaren 13a : EPPK-ren oharra euskal jendarteari EPPK-ko kideek apirilaren 14tik 21era egiteko burrukaldiaren nondik norakoak.
2019ko apirilaren 17a : EPPK-ren agiria euskal jendarteari Preso Politikoen Nazioarteko Egunean.
2021eko azaroaren 30a : EPPK-ren agiria euskal gizarteari 'Ongi etorriak' hurkoen artean eta era pribatu eta diskretuan jasotzeko erabakia.

Bitartekariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko uztailean kaleratutako oharrean EPPKren Mintzakidetzak jakinarazi zuen eragile sozial eta politikoekin harremanak izateko jartzen dizkieten oztopoak gainditzen laguntzeko eskaera zehatza luzatua zutela "espetxe politikaren ezagutza zuzena duten lagunei bitartekari lana aurrera eraman dezaten" [44]

Eskaera honi erantzunez, 25 pertsonak osatutako taldea aurkeztu zen 2012ko uztailean bertan, EPPK-ko Bitartekariak (BT) sortuaz [45].

Bitartekarirk hainbat ekimen jarri dute martxan sortu zenetik hona: eragileekin harremanak, Kolektiboaren mezua zabaltzeko agerraldiak, Komunikazio tresnak, web gunea, Jardunaldiak, Foro ezberdinetan parte-hartu izan dute...

Durangon 2014ko urtarrilaren 4an egindako agerraldi batean EPPKren bidea babestu zuten EPPKren bitartekariek eta azken hilabeteetan askatutako preso ohiek [40]. Arduraz jokatzeko eskatu zieten eragileei, eta amnistia eta autodeterminazioa eskatu zuten [41]

Bitartekarien atxiloketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urtarrilaren 8an EPPK-ko bitartekari lanetan zebiltzan zortzi lagun atxilotu zituen Espainiako Guardia Zibilak [46]. 2014ko urtarrilaren 13an, Eloy Velasco epaileak emandako auto [47] baten bidez zortzi bitartekariak espetxea bidali zituzten [48].

2015eko urtarrilaren 3an, EPPK-ko bitartekari taldea aske uzteko eskatu zuten deliturik egin ez zutelako. Gainera, Jon Enparantza eta Arantza Zulueta abokatuen egoera kritikatu zuten[49].

Barrutik aldizkaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EPPKk Barrutik aldizkaria argitaratu zuen garai batean. 1989-1993 artean bost ale argitaratu zituen. Aldizkariak Kolektiboaren agiriak, hausnarketa politikoak, espetxeko kronikak, poemak, literatur lanak eta abar zekartzan, guztiak presoek eginikoak.

0. zenbakia 1989ko abuztuan argitaratu zen; 1. zenbakia 1990ko urtarrilean; 2. zenbakia 1990eko urrian; 3. zenbakia 1991eko urtarrilean;4. zenbakia 1991eko abenduan; 5. zenbakia 1993ko maiatzean [50].

Burdinen Arteko Herria. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia. Egilearen eta argitaratzailearen izenik gabe [51]. Liburu hau eskuragarri dago pdf formatuan CC BY-NC-ND 3.0 lizentziapean.

Kalera. Preso Politikoak XXI. mendean. Nazioarteko elkartasunezko konferentzia.Donostian 2004ko maiatzean, Miramar jauregian egindako nazioarteko elkartasunezko konferentziari buruzko liburua. Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2004. ISBN 2-913842-34-8 Liburu hau eskuragarri dago Interneten [52] eta berarekin batera zabaldutako diskoa ere bai [53].

Ataramiñe elkarteak Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideen idatziak eta lanak sustatu eta argitaratzen ditu [54].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Burdinen Arteko Herria. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia. Egilearen eta argitaratzailearen izenik gabe
  2. Ekainak 29, 731 euskal preso politiko Euskal Preso Politikoen Kolektiboan[Betiko hautsitako esteka]
  3. Irailak 9, 738 euskal preso politiko Euskal Preso Politikoen Kolektiboan[Betiko hautsitako esteka]
  4. Urriak 20, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
  5. Azaroak 3, 742 euskal preso politiko Euskal Preso Politikoen Kolektiboan[Betiko hautsitako esteka]
  6. EPPKren oharra: AGIRIARI ATXEKITUTAKO OHARRA[Betiko hautsitako esteka]
  7. EPPK-REN AGIRIA: 2010eko Aberri Egun bezperan
  8. Espetxeetako gertaerak. 2013ko azaroa
  9. a b EPPK-ko kideekin bilduko da Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat[Betiko hautsitako esteka] berria.info
  10. Gernikako akordioko sinatzaileek Kolektiboaren mintzakideekin harremanak hasiko dituzte laster batean[Betiko hautsitako esteka] askatu.org
  11. a b "Respetar los derechos de los presos traería un cambio evidente"[Betiko hautsitako esteka] GARA 2012.04.13
  12. a b «Oinarrizko eskubideak onartuz gero, prest gaude urratsak egiteko»[Betiko hautsitako esteka] Berria 2012.04.13
  13. EPPKren mintzakidetzaren oharra[Betiko hautsitako esteka]
  14. Bitartekari talde batek EPPK gizarte eragileekin harremanetan jarriko du[Betiko hautsitako esteka]
  15. EPPKren zuzendaritza 2012.06.16
  16. EPPKren zuzendaritza berria 2017 azaroa 2012.06.16
  17. Jon Bilbao Moro, en casa tras cumplir la condena más larga[Betiko hautsitako esteka] gara.net
  18. Jon Bilbao libre! bideoa. youtube.com
  19. Excarcelan al miembro de ETA barakaldés Jon Aldana condenado por el asesinato del jefe de la policía local Barakaldo digital
  20. EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA
  21. Gimonek gose greba utzi du, gaur Rennesko espetxera eramanen dutelako[Betiko hautsitako esteka] berria.info
  22. EPPKren agiria: 30 urte borrokan. EUSKAL PRESOAK, EUSKAL HERRIRA!![Betiko hautsitako esteka]
  23. EPPKren agiria - 2010eko urtarrilaren 4a[Betiko hautsitako esteka]
  24. Senideoi miaketa ukituak egiteko agindua bertan behera geratu da[Betiko hautsitako esteka] etxerat.info
  25. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak agiria kaleratu du Aberri Egunaren bezberan[Betiko hautsitako esteka]
  26. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria[Betiko hautsitako esteka] 2011.11.13
  27. PROGRAMA PARA EL DESARROLLO DE LA POLÍTICA PENITENCIARIA DE REINSERCIÓN INDIVIDUAL EN EL MARCO DE LA LEY
  28. EPPKren oharra[Betiko hautsitako esteka]
  29. a b Muturreko neurriak berehala kentzeko eskatu du EPPK-k[Betiko hautsitako esteka] Berria 2012.06.16
  30. EPPK-REN KOMUNIKATUA.EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA ORAIN![Betiko hautsitako esteka]
  31. http://paperekoa.berria.info/harian/2012-06-03/008/001/Borroka_armatua_gainditutzat_eman_eta_eragindako_mina_onartu_du_EPPK-k.htm[Betiko hautsitako esteka] Eskua luzatu, eta urrats berrietarako prest azaldu da EPPK]
  32. Gernikako Itunaren sinatzaileekin harremanetan jarri nahi du EPPK-k[Betiko hautsitako esteka] berria.info
  33. EPPK-ren oharra Gernikako akordioko ekitaldi nazionalerako[Betiko hautsitako esteka] etxerat.info
  34. Los firmantes trabajarán para lograr el cumplimiento total de Gernika
  35. Gernikako Akordioa. Urteurrena. EPPKren agiria[Betiko hautsitako esteka] Berria 2011.09.24
  36. Prozesuan gizartearen parte hartzea indartzeko egingo dute Foro Soziala[Betiko hautsitako esteka] Berria 2013.02.22
  37. Foro Soziala
  38. Bake prozesua bultzatzeko gomendioak Foro Soziala 2013.05.27
  39. EPPKren adierazpena Foro Sozialaren gomendioei buruz 2013.12.28
  40. a b EPPK-k hartutako bidea bultzatzeko konpromisoa hartu dute preso ohiek[Betiko hautsitako esteka] Berria 2014.01.05
  41. a b Bitartekarien eta preso-ohien adierazpena
  42. «EPPK-ko presoek kexak aurkeztuko dituzte, sakabanaketa salatzeko», Berria, 2014-11-13
  43. EPPK-k «prestasun osoa» agertu du Jaurlaritzarekin ere harremanak izateko. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
  44. EPPKren Mintzakidetza euskal jendarteari eta nazioarteko komunitateari
  45. Bitartekari taldearen aurkezpena
  46. EPPKren mintzakideen aurkako Guardia Zibilaren operazioan argia.com
  47. EPPK-ko bitartekariak espetxeratzeko autoa
  48. EPPK-ko zortzi bitartekariak espetxeratzeko agindu du Eloy Velasco epaileak berria.info
  49. «EPPK-ko bitartekari taldea aske uzteko eskatu dute, deliturik egin ez dutela-eta», Berria, 2015-01-03
  50. Barrutik aldizkaria: bilduma osoa literaturakoadernoak.org
  51. «Duintasun eta tinkotasunaren» historia jaso dute liburu batean[Betiko hautsitako esteka] berria.info
  52. Kalera. Liburua archive.org
  53. Kalera. Bideoa archive.org
  54. Ataramiñe Ataramiñe. Espetxean eta erbestean idatziak webgunea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]