Itziar Aizpuru
Itziar Aizpuru | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Itziar Aizpuru Sustaeta |
Jaiotza | Getaria, 1939ko abenduaren 19a (84 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Zarautz |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Itziar Aizpuru Sustaeta (Getaria, Gipuzkoa, 1939ko abenduaren 19a) euskal aktorea da.[1] Gaztetan Gure Txeru antzerki-taldea sortu zuen Getarian eta 1960ko hamarkadan lau antzezlanetan parte hartu zuen. 1999an telebistan hasi zen lanean, Goenkale telesailean, 60 urte zituela. Gerora beste zenbait telesail eta film laburretan agertu da, besteak beste Martin (2003-2009), Hospital Central (2002-2012), Eskamak kentzen (2016) eta La víctima número 8 (2018). 2010ean lehen papera izan zuen zineman, 80 egunean filmean. Lan horrek ospea ekarri zion, eta Emakumezkoen Antzezpen Onenaren Saria eskuratu zuen Toulouseko Cinespaña jaialdian. 2014ko Loreak filmeko protagonistetako bat izan zen, nazioartean ezagutza eman zion lana. Film horregatik hainbat sari irabazi zituen, tartean Aktore-zerrendako Emakumezko Aktore Onenaren Feroz Saria. Aizpururen beste lan ezagun batzuk Handia (2017), Cuando dejes de quererme (2018), Mientras dure la guerra (2019) eta Baztango trilogia (2017-2020) dira.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Getariako Elkano kalean jaio zen. Agustin Aizpuru Lazkano getariarraren eta Justina Sustaeta Azkarraga mutrikuarraren alaba da. Bikoteak beste alaba bat (Benite) eta seme bat (Ibon) izan zituen aurretik. Familia "Largonekoak" ezizenaz ezagutzen zuten herrian. Gurasoak abertzaleak ziren eta Euzko Gudarostearekin kolaboratu zuten Espainiako Gerra Zibilean. Hori zela eta frankistek herritik kanporatu zuten Justina ama, 1937ko otsailaren 13an.[2] Aita harakina zen, eta Getarian harategia zuen. Familiak denda bat ere izan zuen Getarian, eta Itziarrek bertan egin zuen lan zenbait urtetan, ahizparekin batera.[3]
Aita Pepita Enbilen lehengusua zen, eta Itziarrek udak Plácido Domingorekin igaro ohi zituen.[4] Sei urterekin hasi zen Getariako eskolan. Matematika zen gehien gustatzen zitzaion ikasgaia. 17 urterekin Baionara joan zen, frantses eskolak jaso eta garbiketa lanak egitera. Gaztetatik zuen zinema gustuko, eta Cine Mundo edota Fotogramas bezalako aldizkariak erosi ohi zituen.[5][6]
Gaztaroaː kulturgintza eta hastapenak antzerkian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950eko hamarkadaren amaieran Aizpuru eta beste zenbait herrikide, Mikel Zuazabeitia apaizarekin, hainbat kultura ekimen antolatzen hasiak ziren, besteak beste kalez kale koroan abestuz edo dantza zein antzerki emanaldiak eginez. Frankismo garaian euskarak sufritzen zuen zapalkuntzaren erantzun gisa hasi ziren lan horiek egiten, euskal kultura aldarrikatzeko asmoz.[7]
1963an Gure Txeru antzerki-taldea sortu zuen, beste zenbait herrikiderekin batera, gobernadore zibilak jarritako hainbat zailtasun gainditu ondoren. Halaber, taldearen sorrerako aktetan ez zen Itziarren izenik azaldu (bai, ordea, Benite ahizparena) jende "garbixeagoa" behar zutelako. Hala ere hasieratik izan zen taldeko kidea, eta koroan, dantzan zein antzerkian ibili zen. Guardia Zibilaren mehatxupean entseatu ohi zuten. Kantatzen zituzten abestien artean diktadurak "subertsibo" gisa sailkatutakoak zeuden.[8] Taldeko dantzariek ikurrinaren hiru koloreak eramaten zituzten gonetan; frankismo garaian hori egiten zuen elkarte bakarra izan zen Gure Txeru.[9]
Lukas Dorronsoro apaiza izan zuten irakasle antzerkian, eta zazpi urtetan zehar lau antzezlan plazaratu zituzten. 1962an kaleratu zuten lehena, Itziartxo, eta Aizpuruk Itziartxo protagonistaren papera egin zuen baserri giroko antzezlanean. Bigarren antzezlana, Lagun txar bat, arrantzale giroko obra zen eta Aizpuruk berak zuzendua izan zen. Beste bi obrak Dorronsoro apaizak egindako itzulpenak izan ziren, Udaberriko gau hartan lorik ez (jatorriz Enrique Jardiel Poncelarena) eta Zauriak argi (jatorriz Josep Maria de Sagarrarena). Antzezlanen emanaldiak Gipuzkoako hainbat herritan egin zituzten. Gaur egun Gure Txeruk kultur elkarte gisa jarraitzen du.[10]
Antzerkitik aldentzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1969an ezkondu eta familia osatu zuen, eta antzerkia alde batera utzi zuen. Xagu taberna ireki zuen Getarian senarrarekin batera. 1970eko hamarkadan taberna utzi eta Zarautzera joan ziren bizitzera. Gerora Aizpuruk Tototx liburu- eta paper-denda ireki zuen Getarian.[11]
Telebistan hastea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999an EITBra deitu zuen, Goenkale telesailean aritzeko. Casting bat egin ondoren hasi zen telesailean lanean.[12] Dolores Aldairen papera egin zuen, gidoilariek bereziki berarentzat pentsatutako pertsonaia.[13] Telesaileko lanetik zailena euskara batura egokitzea iruditu zitzaion. Hiru denboraldiz aritu zen telesailean, 2002an pertsonaia hil zen arte. Urte horietan ezagutza irabazi zuen Euskal Herrian eta zenbait herritarrek kargu hartu zioten kalean, haren pertsonaiaren maltzurkeriak zirela eta.[14]
Horren ondoren Hospital Central telesaileko atal batean agertu zen eta TF1 katearen Le Bleu de l'océan telesail laburreko atal batean parte hartu zuen. 2003an ETBren Martin telesailean hasteko eskaintza jaso zuen. Zazpi denboraldiz egin zuen Mari Koro amonaren papera, 2009rarte. Tarte horretan beste paper episodiko batzuk izan zituen Hospital Central (2006), Mi querido Klikowsky (2007) eta MIR (2008) telesailetan, eta 2005ean Eduard y el resto film laburrean agertu zen.[15]
Zinema eta ospea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean lehen papera eskuratu zuen zinean; 80 egunean filmeko protagonista izan zen.[16] Paper horregatik hainbat sari eta aipamen eskuratu zituen Aizpuruk nazioarteko zinema jaialdietan.[17] El gran Vázquez (2010) eta Tres mentiras (2014) filmetan sekundario gisa parte hartu ondoren, 2014ko Loreak filmeko protagonistetako bat izan zen. Lan horregatik Aktore-zerrendako Emakumezko Aktore Onenaren Idazle Zinematografikoen Elkarteko Domina eta Feroz Saria irabazi zituen.[18]
Zineman debutatu ondoren, 2010eko hamarkadan, hainbat paper episodiko izan zituen estatuko telesailetan (Hospital Central, La que se avecina, Allí abajo), eta hamaika film laburretan parte hartu zuen. 2015ean antzerkira itzuli zen Ahantzitako oroitzapenak kontzertu antzeztuarekin.[19] Loreak filmak ekarritako ezagutzaren ondorioz Los versos del olvido (2017) filma grabatu zuen Txilen, Alireza Khatami zuzendari irandarrarena.[20]
2016an ETBko Eskamak kentzen telesaileko protagonistetako bat izan zen.[21] 2017an ETBren Euskalduna naiz, eta zu? saioan kolaboratu zuen.[22] Urte berean paper txiki bat izan zuen Handia filmean, eta Dolores Redondo idazlearen Baztango trilogian oinarritutako El guardián invisible filmean parte hartu zuen izeba Engrasiren paperean.[23][24] 2018an Cuando dejes de quererme eta Ohǃ Mammy Blue filmetan agertu zen, eta kolaborazio berezi bat egin zuen La víctima número 8 telesaileko lau ataletan. Fabricando mujeres eta Basque selfie dokumentaletan ere agertu zen.
Azken lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an Alejandro Amenábar zuzendariaren Mientras dure la guerra pelikulan Aureliaren papera egin zuen (2017an zuzendariaren Danielle film labur komertzialean paper labur bat izan zuen).[25] Urte berean Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren Mateoren ama film laburrean parte hartu zuen, Mariasun Pagoaga (80 egunean) eta Aitziber Garmendia (Martin) lankide ohiekin batera. Film labur hau Moriarti Produkzioak eta Aizpururen arteko laugarren elkarlana izan zen.[26]
Aizpururen azken lanen artean El silencio de la ciudada blanca eta Legado en los huesos daude, Baztango trilogiako bigarren zatia. 2020an Ofrenda a la tormenta estreinatu zen, Baztango trilogiaren amaiera. 2020ko urrian Jabi Elortegik zuzendutako Beti mugan ETBren komedia telesailera batu zen, 2021eko udan emititua.[27] 2020ko azaroan Polvo somos film laburra estreinatu zuen Zinebi jaialdiaren 62. edizioko sail ofizialean.[28]
2022ko Zinemaldian El Vasco komedia (zuzendariaː Jabi Elortegi) estreinatu zen, Argentinara doan euskaldun bati buruz.[29] Bertan, Aizpuruk amuma Doloresen papera egiten du.[30] Hurrengo proiektuen artean Las buenas compañías filma du, 1970eko hamarkadan abortatzeko eskubidearen alde egindako borrokari buruzkoa.[31]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikel Elizegirekin ezkondu zen 1969ko apirilaren 10ean. Bikoteak hiru seme-alaba izan zituenː Jon, Itziar eta Ana. Senar-emazteek Xagu taberna ireki zuten Getarian, baina 1970eko hamarkadan Zarautzera joan ziren bizitzera. Gerora senar-emazteak banandu egin ziren, eta Aizpuruk Tototx liburu-dendaren ardura hartu zuen Getarian, haren familiarena zen lokalean. Haren semea, Jon Elizegi, EAJko zinegotzia da Getarian eta Loreak filmeko eszena batean zein Handia filmean agertu zen.[11] Aizpuru amona ere bada.[32]
Gaur egun Zarautzen bizi da. Bere zaletasunen artean kantua dago. Zarauzko Schola Cantorum Santa Maria La Real abesbatzan kantatzen du.[33] 2018ra arte Getariako Salbatore Deuna parrokiako abesbatzan ere kantatzen zuen.[34]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
2003 | Teo sale da paseo | Film laburra | |
2005 | Eduard y el resto | Film laburra | |
2010 | 80 egunean | Axun | Protagonista |
2010 | El gran Vázquez | Paz | Sekundarioa |
2011 | Desastre(s) | Amona | Film laburra |
2011 | Amigos... | Tía Angustias | Sekundarioa |
2011 | Eta amama? | Axun | Film laburra |
2012 | Hamaiketakoa | Film laburra | |
2012 | Ella | Film laburra | |
2014 | Hombre 2000 | Dolores | Film laburra |
2014 | Tres mentiras | Tía Violeta | Sekundarioa |
2014 | Loreak | Tere | Protagonista |
2015 | Samina | Amona | Film laburra |
2016 | Hasiera | Amona | Film laburra |
2017 | El guardián invisible | Engrasi Salazar | Sekundarioa |
2017 | Los versos del olvido | Atsoa | Sekundarioa |
2017 | Podéis ir en paz | Concha | Film laburra |
2017 | La higuera de los bastardos | Auzokidea | Sekundarioa |
2017 | Handia | Amona 1 | Cameoa |
2017 | Danielle | Film laburra | |
2018 | Mi soledad | Aurora | Film laburra |
2018 | Cuando dejes de quererme | Encarna | Sekundarioa |
2018 | Con el paso del tiempo | Film laburra | |
2018 | Ohǃ Mammy Blue | Milagros | Protagonista |
2018 | La comulgante | Eulalia | Film laburra |
2018 | Fabricando mujeres | Maite | Dokumentala |
2018 | El nuevo vecino | Angelines | Film laburra |
2018 | Basque selfie | Aneren ama | Protagonista |
2019 | Mientras dure la guerra | Aurelia | Sekundarioa |
2019 | Mateoren ama | Mari Tere Arozena | Film laburra |
2019 | Legado en los huesos | Engrasi Salazar | Sekundarioa |
2019 | El silencio de la ciudad blanca | Felisa | Sekundarioa |
2020 | Ofrenda a la tormenta | Engrasi Salazar | Sekundarioa |
2020 | Polvo somos | Film laburra | |
2021 | Enciende la luz | Adela | Film laburra |
2021 | Etxean | Film laburra | |
2022 | El Vasco | Dolores | Protagonista |
Argitzeke | Las buenas compañías | Protagonista |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Papera | Katea | Oharrak | Err |
---|---|---|---|---|---|
1999-2002 | Goenkale | Dolores Aldai | ETB 1 | Nagusia 1999-2000, errepikakorra 2000-2002 | |
2002 | Hospital Central | Dionisia | Telecinco | Atal 1 | |
2003-2009 | Martin | Mari Koro Sagastigutxia | ETB 1 | Pertsonaia nagusia (91 atal) | |
2003 | Le Bleu de l'océan | Bergère | TF1 | Atal 1 | |
2006 | Hospital Central | Federica | Telecinco | Atal 1 | |
2007 | Mi querido Klikowsky | Bezeroa | ETB 2 | Atal 1 | |
2008 | MIR | Estrella | Telecinco | Atal 1 | |
2010 | Euskal Kantuen Gaua 2010 | Bere burua | ETB 1 | "Salamankara" kantua Mariasun Pagoagarekin | [35] |
2012 | Hospital Central | Carmela | Telecinco | Atal 1 | |
2011 | Vaya Semanita Cambio Radical | Hainbat pertsonaia | ETB 2 | 3 atal | |
2014 | 6 Argazkitan | Bere burua | ETB 1 | Atalaː "Itziar Aizpuru" | [3] |
2014 | La que se avecina | Moja | Telecinco | Atal 1 | |
2015 | Txoriene | Bere burua | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) | [36] |
2015-16 | Kaixo 2016 | Bere burua | ETB 1 / ETB 2 | Loreak lantaldea gonbidatua | [37] |
2016 | Eskamak kentzen | Maite | ETB 1 | Nagusia (12 atal) | |
2017 | Euskalduna naiz, eta zu? | Bere burua | ETB 1 | Kolaboratzailea | [38] |
2017 | Pintxo pote | Bere burua | ETB 1 | Agerpen laburra (atal 1) | [39] |
2017 | Allí abajo | Valentina | Antena 3 | Atal 1 | |
2018 | Gure kasa | Bere burua | ETB 1 | Atalaː "Itziar Aizpuru" | [40] |
2018 | La víctima número 8 | María | ETB 2 / Telemadrid | Kolaborazio berezia (4 atal) | |
2021 | Beti mugan | Mertxe | ETB 1 | 6 atal | [27] |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itziartxo (1962, Gure Txeru) - Itziartxoren paperean.
- Lagun txar bat (1960ko hamarkada, Gure Txeru) - Itziar Aizpuruk zuzendua.
- Udaberriko gau hartan lorik ez (1960ko hamarkada, Gure Txeru). Lukas Dorronsororen itzulpena. Jatorrizkoaː Una noche de primavera sin sueño (1927, Enrique Jardiel Poncela)
- Zauriak argi (1960ko hamarkada, Gure Txeru). Lukas Dorronsororen itzulpena. Jatorrizkoaː La ferida lluminosa (1954, Josep Maria de Sagarra)
- ERRIA TXIKOTA!!! Juan Sebastian Elkano, itsasoa bihotzean herri antzerkia (2009) - Katalina Portu, Elkanoren ama. Zuzendariaː Edi Naudó. Testuaː Aizpea Goenaga.[41]
- Ahantzitako oroitzapenak (2015) kontzertu antzeztua - Maritxuren paperean. Zuzendariaː Felipe Murillo. Testuaː Uxue Alberdi.
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hainbat iragarki eta publizitate kanpaina, besteak besteː Euskaltel, Kaiku, Coca-cola eta Zarauzko Udala.[42]
- Gipuzkoako Artzain Gaztaren 31. Lehiaketa (2015) - Epaimahaikidea.[43]
Sariak eta aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saria | Kategoria | Lana | Emaitza | Err. |
---|---|---|---|---|---|
2011 | 14eme Cinespaña Toulouse (Frantzia) | Emakumezkoen Antzezpen Onena | 80 egunean | Irabazlea | [44] |
Festival de Cine de Guadalajara (Mexiko) | Epaimahaiaren Aipamen Berezia | Irabazlea | [45] | ||
2014 | Tokio Latin Beat Film Festival (Japonia) | Emakumezko Aktore Onena | Loreak | Irabazlea | [46] |
Espainiako Idazle Zinematografikoen Elkarteko Domina | Emakumezko Aktore Sekundario Onena | Irabazlea | [47] | ||
2015 | XX. Alfa eta Omega Sariak | Emakumezko Aktore Sekundario Onena | Irabazlea | [48] | |
Feroz Sariak | Aktore-zerrendako Emakumezko Aktore Onena | Irabazlea | [49] |
Guztira sei sari eskuratu ditu Aizpuruk, 80 egunean eta Loreak filmetan egindako lanagatik. Bi lanengatik eskuratu ditu emakumezko aktore onenaren sariak nazioarteko jaialdietan, bi kasuetan ex aequo, haren lankideekin batera. 2011n Mariasun Pagoagarekin batera irabazi zuen Toulouseko Cinespaña jaialdiko saria, eta 2014an berriz Itziar Ituño eta Nagore Aranbururekin batera Tokioko Latin Beat jaialdikoa.[44][46]
Zinema arloan irabazitako sariez gain txotx denboraldia ireki zuen Loreak filmeko lankideekin, eta Getariako herritarrek omenaldia egin zioten Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira 2015ean.[50][51]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
2014ko elkarrizketa
-
Zarautzko Udalaren kanpaina
-
Feroz Sariarekin
-
El Guardián Invisible filmean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iametza. «ITZIAR AIZPURU» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
- ↑ Urbieta, Izaskun. (2016ko urtarrila). Euzkadiko Gudontzidian Getariako 46 itsasgizon ibili ziren. Artzape (156. alea), 12-15 or..
- ↑ a b «Itziar Aizpuru aktorea protagonista, '6 Argazkitan' saioan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Plácido Domingo se reencuentra con su familia vasca» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ «Itziar Aizpururen jaioterrian, Getarian: Bere familia eta haurtzaroa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).
- ↑ all_powerful_Oz. «Itziar Aizpuru: Ilusio bizia» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
- ↑ Getariako Udala, Sabatoreak 2013 programa. (2013). Gure Txeru 50. urteurrena (1963-2013). Getariako Udala, 13-15 or..
- ↑ «Bihotzeko fonoteka: Itziar Aizpuru» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).
- ↑ De la Hoz, Jon Ander. (2014). Elkarrizketaː Itziar Aizpuru. Artzape, 8-11 or..
- ↑ «'Gure Txeru' antzerki-taldean hasi zen aktore Itziar Aizpuru» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ a b «Itziar Aizpururen seme-alabak, bere kritikari onenak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ «Itziar Aizpuru:"'Loreak' Goya sarietan izate hutsa aurrerapauso handi bat izan da"» Urola Kostako Hitza 2015-02-10 (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lartzanguren, Edu. ««Antzeztea, lana? Hau ez da lana; guk jolasean bezala egiten genuen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ Ezenarro, Agustin. (2002). Berriketan | Itziar Aizpuru "Doloresen jenio bizi hori, askotan, gustura hartuko nuke". Artzape, 8-10 or..
- ↑ «ETBko 'Goenkale' eta 'Martin' telesailetan egindako lanez» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ «Telebistatik zinemara egindako saltoaz» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ «Sari andana azken egunotan euskal ekoizpenentzat» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ «Itziar Aizpuru, antzeztaldeko emakumezko aktore onena» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ Perez, Ander. «Taula gaineko omenaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ ««Gozatu egiten dut nik lanean ez naiz nekatzen» - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Itziar Aizpuru | Maite Eskamak Kentzen telesailean | | EiTB Eskamak Kentzen» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Familia hizpide, gaur gaueko 'Euskalduna Naiz, eta Zu?' saioan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ Aranburuzabala, Aitziber. (2016). (pdf) Anaien arteko adiskidetasunaz. Puntuan (argitaratze data: 2016-06-10), 38-39 or..
- ↑ ««Nire neurriko papera da izeko Engraxirena; oso gustura nago» - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'El cine de su vida': Itziar Aizpuru» iVoox (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ Yusta, Julen. (2018-03-21). «‘Mateoren ama’ film laburra errodatu du Moriartik» Zinea (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «ETXANON GRABATUKO DA ETB-KO TELESAIL BERRIA» www.amorebieta.com - Hilero Zornotzan 2020-10-28 (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
- ↑ «POLVO SOMOS» ZINEBI (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El director Jabi Elortegi acerca a su Bermeo natal el rodaje de 'El vasco', su último largometraje» El Correo 2021-10-18 (Noiz kontsultatua: 2022-01-08).
- ↑ «Jabi Elortegi: "Istorio unibertsal bat kontatzen du 'El vasco'k"» EITB 2022-09-17 (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).
- ↑ «Itziar Ituño eta Itziar Aizpuru protagonista dituen 'Las buenas compañías' pelikularen filmazioa bisitatu dugu» EITB 2022-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).
- ↑ «Alabak eta bilobak sorpresa ederra eman diote Itziar Aizpururi» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Itziar Aizpuru, Zarautzeko eta Getariko abesbatzetako kidea» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ Eugeniren txokoa. (2018). Itziar Aizpururen errepasoa egiten. YouTube.
- ↑ Urkizu, Urtzi. «Pirritxek, Porrotxek eta Olentzerok emango dute gabon mezua Hamaikan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ «Errezeta: Anana, esnegain eta karamelo hostorea |Itziar Aizpuru | Postreak | Txoriene | EiTB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ Lartzanguren, Edu. «Donostia 2016 eta Tabakalera, urtea estreinatzeko ETB1en eta ETB2n» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «ETB1ek 'Euskalduna naiz, eta zu?' saioa estreinatuko du datorren asteazkenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ «Itziar Aizpuru aktorearekin, Getarian, Xagu Tabernan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Itziar Aizpuru aktoreari elkarrizketa, gaur gauean, 'Gure Kasa'n» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elkanori buruzko herri antzerkia gaur gauean ikus ahal izango da azkenik Getariako portuan» El Diario Vasco 2009-09-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Lanak» Itziar Aizpuru 2010-07-01 (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mausitxa irabazle Gipuzkoako gazta txapelketan» El Diario Vasco 2015-09-06 (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ a b (Frantsesez) «Edition 2011» Festival Cinespaña (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20110403/257810/es/Mencion-especial-para-Itxiar-Aizpuru-Guadalajara-80-egunean «Menci�n especial para Itxiar Aizpuru en Guadalajara por �80 egunean� - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ a b «Nagore Aranburuk emakumezko aktore onenaren saria irabazi du Tokioko Latin Beat jaialdian» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ «::: CEC ::: Círculo de Escritores Cinematográficos» www.cinecec.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La última palabra no la tiene el desencanto» Alfa y Omega 2015-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ «Itziar Aizpuruk bere lanaren aitortza jaso du Feroz sarietan - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ Arrizabalaga, Jon. (2014-12-31). «‘Loreak’ filmeko aktoreek zabalduko dute 2015eko txotx denboraldia» Zinea (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Itziar Aizpuru omendu zuten getariarrek» El Diario Vasco 2015-03-10 (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).