Edukira joan

Jean-Paul Sartre

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Jean-Paul Sartre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Paul Charles Aymard Sartre
JaiotzaParis1905eko ekainaren 21a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaParis
Meudon
Arroxela
Le Havre
Laon
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 14. barrutia1980ko apirilaren 15a (74 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: Edema
Familia
AitaJean-Baptiste Sartre
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaHenrike IV.a lizeoa
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Cours Hattemer (en) Itzuli
École normale supérieure
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, epistemologoa, eleberrigilea, gidoilaria, biografoa, literatura-kritikaria, saiakeragilea, Erresistentziaren kidea, politika-idazlea, idazlea, filosofoa, bakearen aldeko aktibista, iritzi-kazetaria, intelektuala eta kanta-idazlea
Enplegatzailea(k)Lycée Condorcet (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakMartin Heidegger, Louis-Ferdinand Céline, Emmanuel Levinas, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Karl Marx eta Edmund Husserl
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimenduaexistentzialismoa
ateismoa
fenomenologia
Frantziako filosofia
Marxismoa
Filosofia kontinentala
Izengoitia(k)Jacques Guillemin
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0765683 IBDB: 9439
iTunes: 193502928 Musicbrainz: dfab8dec-17bc-48dc-9764-f849a3cb4236 Find a Grave: 1161 Edit the value on Wikidata

Jean-Paul Charles Aymard Sartre (Paris, Frantzia, 1905eko ekainaren 211980ko apirilaren 15) frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.

Uko egin bazion ere, Literaturako Nobel Saria eman zioten 1964an. Suediako Akademiari gutun[1] batean azaldu zionez, errekonozimendu eta saririk ez onartzeko araua jarri zion bere buruari, bere ustez gizakiaren eta kulturaren arteko loturak zuzen-zuzenean garatu behar baitziren, instituzioetatik igaro gabe.

Euskal literatura eta pentsamenduan ere eragin handia izan du Sartrek, beste batzuen artean Txillardegirengan.

Parisko École Normale Supérieure ikastetxe elitistan ikasi zuen. Friburgoko Unibertsitatean sartu zen, eta geroago Berlingo Frantses Institutuan. Behin ikasketak amaituta, irakaskuntza lanetan aritu zen Bigarren Mundu Gerra hasi zen arte. Gerra bitartean kartzelan egon zen, eta atera eta gero Frantziako erresistentziarekin bat egin zuen. 1945ean hezkuntza utzi eta, Simone de Beauvoirren laguntzaz, Les Temps Modernes politika- eta literatura-aldizkaria sortu zuen. Sastre Parisko intelektual handiekin erlazionatu zen. Haren pentsamendu politikoa sozialismoaren inguruan zegoen. 1964an Nobel Saria irabazi zuen, baina ez zuen onartu.

Sartreren existentzialismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartrek jotzen zuen gizakia libre izatera kondenatuta dagoela, hau da, bere bizitzan akzioa izatera eta horren erantzule ere izatera, aitzakiarik gabe.

Era berean, Sartreri otu zitzaion gizakiaren existentzia kontziente bezala: gizakia izateak beste izaki bizidun guztietatik bereizten gaitu, kontzienteak garelako. Gizakien existentzia fenomeno subjektiboa da. Teoria existentzial horretan atzeman dezakegu Sartrerengan gauzatzen zen «arrazionalismo kartesiarra».

Sartre Husserlen fenomenologian eta Heideggerren filosofian oinarritzen zen. II. Mundu Gerraren[2] erdialdean, Frantziako Armadako meteorologo lanetan zebilela, preso hartu zuten, eta luzaro izan zen nazismoaren pean preso. Haren ondorioz, hainbat ideia berri sortu zituen, eta beste batzuk birformulatu zituen.

Sartreren existentzialismoaren teoria adibide honekin azal daiteke: eskulangile batek lan bat egin nahi du; lehenik, pentsatu egiten du zer egin nahi duen, bere buruan eraikitzen du (hori izango da ideiaren esentzia, existentzia baino lehen datorrena). Baina gu, gizakia, ez gara inoren diseinua, eta ez daukagu gure barruan «naturalki gaiztoak» edo «naturalki onak» egiten gaituen ezer. Sartreren ustez, gure esentzia, definituko gaituena, gure baitan osatuko dugu gure ekintzen ondorioz.

Psikologia existentziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartrek inoiz ere ez zuen Sigmund Freudek planteatutako inkontzientea bazenik sinetsi. Sartrek argudiatzen zuen inkontzietetasuna irrazionalismo alemaniarraren ezaugarri zela. Arrazoi horrengatik irrazionalismoan oinarritutako psikologiaren kontra zegoen. Ondorioz, Sartrek psikoanalisi arrazionalista bat saiatu zuen, psikoanalisi existentziala deitu zuena.

Sartreren argumentua soila da: «Gizaki heldu batek ezin ditu bere hutsegiteak defendatu gaztaroan gertatu ziren gertaerak baliatuz; hori fede txarrekoa eta heldutasun falta da».

Izatea eta Ezereza liburuko Begirada kapitulua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izatea eta Ezereza (L’Être et le Néant, 1943) existentzialismoaren zutabe teorikoak ezarri zituen tratatua da.[3]

Juanmari Agirreurretak 2017an aurkeztu zuen doktorego-tesian Jean-Paul Sartreren L'Être et le Néant tratatu filosofiko horren idazkera aztertzen du, eta horrela fikzioa erabiliz interpretazio berri bat eskaintzen du. Zehatzago esanda, "Begirada" (Le Regard) izeneko kapituluaren eginkizun nagusia ulertzea da helburua, beti ere, diskurtsoaren analisiaren esparrutik helduta.[4] Sartreri buruz euskaraz egin den lehen doktore tesia izan zen. ‘Begirada’ testuaren itzulpena Jakinek argitaratu zuen 2017an; itzulpen horri hitzaurre luze bat egin zion. Ikerketak bietatik edaten du, Filosofiatik eta Hizkuntzatik.[5]

Sartre eta Burgosko auzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgosko Auzian zenbait nazioarteko begiralek hartu zuten parte, Gisèle Halimi izan zen haietako bat. Halimik Burgosko auziari buruzko liburu bat idatzi zuen, Le procès de Burgos (Gallimard, 1971). Liburuak baino ospe handiagoa du, ordea, Jean-Paul Sartrek egindako hitzaurreak. Sartrek hankaz gora jarri zituen artean estaturik gabeko herrien borrokari buruz giro ezkertiarretan nagusi ziren ideiak:

«Biolentzia errepresiboa saihestezina baita, kolonizatuentzat ez da beste irteerarik biolentziari biolentziaz aurka egitea baino. Tentaldi erreformista tokiz kanpo dagoenez, Euskal Herriak ezin du erradikaldu baino: orain badaki independentzia ez dela lortuko borroka armatuaz baino. Horri dagokienez, Burgosko Auzia argia da; espainolei aurre eginez, "akusatuek" bazekiten zein arrisku zuten: espetxeratzea, tortura, heriotza-zigorra».

«Independentzia ala hil: atzo Kuban, Aljerian esaten ziren hitz hauek, gaur egun Euskal Herrian errepikatzen dira. Euskal Herri independente eta sozialista baten aldeko borroka armatua, horra egungo egoeraren exijentzia osoa. Hori edo bestela men egitea -zeina ezinezkoa baita-.»

«Horretan gaude: guri frantsesoi, beti apur bat jakobinoen oinordeko -nahi izan gabe ere- herri heroiko batek, alderdi iraultzaile batek gidatua, bestelako sozialismo bat sumarazi digu, deszentralizatzailea eta konkretua: halakoxea da euskaldunen unibertsaltasun berezia, hain zuzen ETAk zapaltzaileen zentralismo abstraktuari kontra-jartzen diona».

(Paretaren kontra, Mikel Lasak euskaratua, 1983)
Nekrassov (Xabier Olarrak euskaratua, 1985)

Autobiografia, memoriak eta gutunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera politikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura kritikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazlan filosofikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Paretaren kontra (Mikel Lasak euskaratua, 1983)
  • Nekrassov (Xabier Olarrak euskaratua, 1985)
  • Goragalea (Monika Etxebarriak euskaratua, 2004)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. El País (2015eko urtarrilaren 5a) <<Sartrek 1964ean irabazitako Nobel saria ez jasotzea eskatu zuen eskutitz bidez>>
  2. Sartre today : a centenary celebration. Berghahn Books 2005 ISBN 978-1-84545-166-0. PMC 61240761. (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  3. «Juanmari Agirreurreta: "Nirea Sartreri buruz euskaraz egin den lehen doktore tesia da… Betoz hamaika ikerketa eta betoz euskaraz guztiak" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  4. Aguirreurreta Elosegui, Juan Maria. (2017). Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoan: Fikzioaren antolamendua L'Être et le Néant obra filosofikoaren "Begirada" kapituluan. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  5. «Juanmari Agirreurreta: "Nirea Sartreri buruz euskaraz egin den lehen doktore tesia da… Betoz hamaika ikerketa eta betoz euskaraz guztiak" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  6. «Barioná, El Hijo del Trueno. Un mensaje de esperanza.» YouTube (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  7. Sartre, Jean-Paul, 1905-1980.. (2004). Barioná, el Hijo del Trueno : misterio de Navidad. (1. ed. argitaraldia) Vozdepapel ISBN 84-934023-4-6. PMC 57637227. (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  8. Sartre Jean-Paul.. (1985). Writings of jean-paul sartre : selected prose.. Northwestern Univ Press ISBN 0-8101-0709-0. PMC 961310839. (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  • Agirreurreta, Juanmari (2017): "Begirada, Sartreren funtsezko testu bat" in Jean-Paul Sartre: Begirada, Andoain, Jakin. ISBN 978-84-95234-98-8

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]