Y kromosomaren giza-haplotalde
Itxura
Y kromosomaren giza-haplotaldeak edo, laburrago, Y haplotaldeak dira giza genetikan kontuan hartzen diren haplotalde mota nagusietako bat. Y kromosoma birkonbinazio genetikorik gabe heredatzen da aitengandik seemetara, eta horregatik, mutazio historiko identifikagarriak gordetzen dira Y kromosoman, haplotaldeak definitzen dituztenak.
Haplotaldeen banaketa historiko eta kronologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haplotaldeak aztertuz genetistek ondorioztatu dute gizaki guztiok dugula arbaso patrilineal komun bat bizi izan zen duela 236.000 urte. Baina Afrikatik kanpoko populazioen aitona komun patrilineal hori, ordea, askoz berriagoa da, duela 69.000 urtekoa.