Philippe Garrel
Philippe Garrel | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Boulogne-Billancourt, 1948ko apirilaren 6a (76 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Aita | Maurice Garrel |
Ezkontidea(k) | Caroline Deruas Brigitte Sy |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, argazki-zuzendaria, zinema aktorea eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | La Fémis (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Groupe Zanzibar (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
Philippe Garrel (gaʁɛl ahoskatua; Boulogne-Billancourt, 1948ko apirilaren 6a) frantziar zinema zuzendari, argazki-zuzendari, gidoilari, editore eta ekoizlea da, Nouvelle Vague mugimenduaren kidea dena.[1] Bere filmek sariak irabazi dituzte Cannesen eta Venezian.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maurice Garrel aktorearen semea, Thierry Garrel bere anaia ekoizlea da lanbidez. Gaztetan, zinemarekiko zaletasun handia zuen eta laster hasi zuen bere ibilbidea, Jean-Luc Godard eta François Truffauten lanen eraginpean. 1964an, 16 urte besterik ez zituela, Les Enfants désaccordés bere lehendabiziko film laburra idatzi eta zuzendu zuen.
1982an, Jean Vigo Saria irabazi zuen L'Enfant secret filmari esker. 1984an Cannesko Perspectives du Cinéma Saria irabazi zuen Liberté, la nuit filmean egindako lanagatik. Hamar urtez, kritikarien txaloak jaso zituen Venezian. 1991n, J'entends plus la guitare filmean egindako lanari esker, zilarrezko lehoia irabazi zuen. 199an Le vent de la nuit urrezko lehoia irabazteko izendatu zuten. Bi urte geroago, Sauvage Innocence filmak FIPRESCI Saria irabazteaz gain, berriro urrezko lehoiarentzat izendatua izan zen. 2005ean berriro zilarrezko lehoia irabazi zuen, Les Amants Réguliers filmari esker.
1969an Nico alemaniar abeslari eta aktorea ezagutu zuen. Honek "The Falconer" abestia interpretatu zuen Le Lit de la Vierge bere filmerako. Elkarrekin bizi ziren eta 1972an Nicok La Cicatrice intérieure bere filmean parte hartu zuen. Beste hainbat filmetan parte hartu eta gero, 1979an bion arteko harremana bukatu zen.
Brigitte Sy aktorearekin batera, Louis Garrel eta Esther Garrel seme-alabak dituzte, biak aktoreak direlarik. Gero, Caroline Deruas aktore eta idazlea ezkondu zuen.[2]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Lanbidea | Oharra(k) |
---|---|---|---|
1964 | Les Enfants désaccordés | Zuzendari/gidoigile/editore | Film laburra |
1965 | Droit de visite | Zuzendari/gidoigile | Film laburra |
1967 | Marie pour mémoire | Zuzendari/gidoigile/editore | |
1968 | Anémone | Zuzendari/gidoigile/aktore | |
1968 | La Concentration | Gidoigile/zuzendari/ekoizle/ko-editore/arte-zuzendari | |
1968 | Le Révélateur | Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle | |
1968 | Actua 1[3] | Zuzendari | |
1969 | Le Lit de la Vierge | Zuzendari/gidoigile/editore/aktore/ekoizle | |
1972 | La Cicatrice intérieure | Zuzendari/gidoigile/editore/aktore/ekoizle | Antzezlea(k): Nico |
1972 | Athanor | Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle | Film laburra. Antzezlea(k): Nico |
1974 | Les Hautes Solitudes | Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle | Antzezlea(k): Jean Seberg, Nico |
1975 | Un ange passe | Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle/argazki-zuzendari | |
1975 | Le Berceau de cristal | Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle/argazki-zuzendari | Antzezlea(k): Pierre Clémenti, Nico, Anita Pallenberg |
1978 | Voyage au jardin des morts | Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle | Film laburra |
1979 | L'Enfant secret | Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle/aktore | 1982ra arte debekatua |
1979 | Le Bleu des origines | Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle/argazki-zuzendari/aktore | |
1983 | Liberté, la nuit | Zuzendari/gidoigile/editore | Antzezlea(k): Maurice Garrel |
1984 | Paris vu par... 20 ans après | Zuzendari/gidoigile | Rue Fontaine atala; Antzezlea(k): Jean-Pierre Léaud |
1985 | Elle a passé tant d'heures sous les sunlights | Zuzendari/gidoigile/editore/ekoizle/aktore | |
1989 | Les Ministères de l'art | Zuzendari | Dokumentala. Parte-hartzailea(k): Benoît Jacquot, André Téchiné, Jacques Doillon, Chantal Akerman, Werner Schroeter, Juliette Berto, Leos Carax |
1989 | Les Baisers de secours | Zuzendari/gidoigile/aktore | |
1991 | J'entends plus la guitare | Zuzendari/gidoigile | |
1993 | La Naissance de l'amour | Zuzendari/gidoigile | Antzezlea(k): Jean-Pierre Léaud, Lou Castel |
1996 | Le Cœur fantôme | Zuzendari/gidoigile | |
1999 | Le Vent de la nuit | Zuzendari/gidoigile | Antzezlea(k): Catherine Deneuve |
2001 | Sauvage Innocence | Zuzendari/gidoigile | |
2004 | Les Amants réguliers | Zuzendari/gidoigile | Antzezlea(k): Louis Garrel |
2008 | La Frontière de l'aube | Zuzendari/gidoigile | Antzezlea(k): Louis Garrel |
2011 | Un été brûlant | Zuzendari/gidoigile | Antzezlea(k): Monica Bellucci eta Louis Garrel |
2013 | La Jalousie | Zuzendari/gidoigile | Antzezlea(k): Louis Garrel eta Anna Mouglalis |
2015 | L'Ombre des femmes | Zuzendari/gidoigile | Antzezlea(k): Stanislas Merhar eta Clotilde Courau |
2017 | L'Amant d'un jour | Zuzendari | Antzezlea(k): Esther Garrel and Éric Caravaca |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Philippe Garrel» New York Times.
- ↑ (Frantsesez) «Philippe Garrel: entretien avec un être brûlant» Les Inrockuptibles 2011/10/02.
- ↑ (Frantsesez) Hallet, Arnaud. (2014-6-15). «Actua 1 : le film rescapé de Philippe Garrel» Revue Zinzolin.