Orange (ibaia)
Orange (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 2.200 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°53′48″S 29°01′05″E / 28.89661°S 29.01794°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 973.000 km² |
Arro hidrografikoa | Orange River basin (en) |
Ur-emaria | 800 m³/s |
Lakuak | Vanderkloof Dam Reservoir (en) |
Iturburua | Drakensberg |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa |
Orange[1] (ingelesez: Orange River; afrikaansez: Oranjerivier; nameraz Nu Gariep; sothoeraz: Senqu) hegoaldeko Afrikako ibaia da, Hegoafrika, Lesotho eta Namibia zeharkatzen dituena. 2.200 kilometroko luzera du, eta hegoaldeko Afrikako ibairik luzeenetan bigarrena da, Zambeziren ondoren.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoafrikako Drakensberg mendietan du iturburua. Hegoafrika eta Lesotho arteko muga egiten du, Indiako ozeanotik 193 kilometrora. Mendebalderantz jotzen du Estatu Askea probintzian eta, Kalahariko hegoaldean zehar, Namibia eta Hegoafrika arteko muga egiten. Alexander Bayn itsasoratzen da, Ozeano Atlantikoan.
Adar nagusi Vaal du, Drakensberg mendietan jaiotako ibaia-adarra.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europarrek 1760 aldean aurkitu zuten. Robert Gordon koronelak jarri zion izena, Herbehereetako Orange leinuaren omenez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .