Nazaré
Nazaré | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Leiria | ||
Izen ofiziala | Nazaré | ||
Posta kodea | 2450 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°36′N 9°04′W / 39.6°N 9.07°W | ||
Azalera | 82,43 km² | ||
Mugakideak | Alcobaça | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 15.158 (2011) 98 (2001) | ||
Dentsitatea | 184 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Hiri senidetuak | Badajoz, Nogent-sur-Marne eta Zushi (en) | ||
cm-nazare.pt |
Nazaré Portugalgo Leiria barrutian dagoen kontzejua da. 2011ko erroldaren arabera, herriak 15.060 biztanle ditu.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]kondairak dioenez IV mendean monje batek Nazaretetik Amabirjina estatua beltza ekarri zuen Méridara (Espainia) eta 711ean mairuek konkistatu behar zutenean Romano eta Roderik monje bisigodoek ekarri zuten Nazaré-ra. Romano haitzulo batean bizi izan omen zen eta hau hiltzean Roderic-ek bertan ezarri zuen Nazareteko amabirjinaren estatua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo asentamentuak hondartzaren gainean izan ziren, itsasotik zetozen erasoetatik (vikingoak eta pirata frantses, ingles eta holandarrak) babesteko.
Aipatutako kondairari jarraiki, 1182an eliza bat eraiki zen Romano monjearen haitzuloaren gainean, izan ere Dom Fuas Roupinho zaldun tenplarioaren bizitza salbatu izanaren miraria egin izana omentzeko. 1377an Fernando I.a Portugalgoak eliza handiago bat eraiki zuen eta XVI eta XIX mendeen artean nabarmen aldatu eta handitu zen Nazaréko Andre Mariaren eliza.
Inguruan eratu zen herriak foruak eskuratu zituen 1514an.
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugalgo Zilarreko kostaldeko (Costa de Prata) turismogune ezagunena da. Hondartza luzeak ditu, Portugalgfo onenak izatearen fama dutenak. Arrantzaleen jantzi koloretsuak ere aipatzekoak dira.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garrett McNamara surflari hawaiiarrak surfeaturiko olaturik handienaren errekorra ezarri zuen Nazarén, 23'8 metrotako garaiera zuen olatua, 2011eko azaroan.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fregesiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1] | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2004 | 2011 |
2 877 | 4 277 | 8 393 | 10 406 | 13 511 | 15 436 | 15 313 | 15 060 | 14 904 | 15 060 |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Nazaréko Andre Mariaren eliza.
-
Nazaréko hondartza.
-
Arrantzaleen txalupak.
-
Nazaréko gotorlekua.
-
Itsasargia.
-
Nazaré ilunabarrean.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez) Nazareko udalaren webgunea.