Lewis eta Clarken espedizioa
Lewis eta Clarken espedizioa, gaur egungo AEBen mendebaldea alderik-alde zeharkatzen zuen lehenbiziko estatubatuar espedizioa izan zen.
Saint Louis ingurutik abiatuz, mendebaldeko norantza hartu eta Ipar Amerikako zati handi bat gurutzatuz, Ozeano Barearen Kostaldera ailegatu ziren.
Espedizioa Thomas Jefferson presidenteak agindu zuen, 1803an Louisianaren erosketa jazo eta berehala. Ameriketako Estatu Batuetako Armadako gizon boluntario hautatuez osatua zegoen, denak ere Meriwether Lewis kapitaina era bere lagun William Clark teniente ordearen agindupean.
Beren bidai arriskutsuak 1804ko maiatzetik 1806ko irailera iraun zuen. Helburu nagusia lurralde bereganatu berria arakatu eta kartografiatu, kontinentearen mendebalde erditik ibilbide segurua ireki eta Erresuma Batuak edo beste europar potentziek lurralde zabal honen jabetza aldarrikatu baina lehen estatubatuar presentzia ezartzea izan zen.
Bigarren mailako helburuak zientifikoak eta ekonomikoak izan ziren: lurraldearen landaretza, fauna eta geografia ikertzea, eta bertako amerindiarrekin merkatal akordioak burutzea.
Espedizioa Saint Louisera mapa, marrazki eta egunerokoez beterik itzuli zen, hauek Jeffersoni aurkeztuak izan ziren.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Far Horizons (1955, "Zeruertz Urrunak"): Fred MacMurray (Meriwether Lewis) eta Charlton Heston (William Clark).