Edukira joan

Josephine Cochrane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josephine Cochrane

Bizitza
JaiotzaShelbyville1839ko martxoaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChicago1913ko abuztuaren 14a (74 urte) (74 urte)
Heriotza modua: gaixotasun zerebrobaskularra
Familia
AmaIrene Fitch Garis
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea eta enpresaburua
Jasotako sariak

Find a Grave: 10185360 Edit the value on Wikidata

Josephine Garis Cochran (Cochrane) (1839ko martxoaren 8a, Ashtabula konderria, Ohio1913ko abuztuaren 14a, Chicago, Illinois) estatubatuar asmatzaile bat izan zen. 1887an Ontzi-garbigailua asmatu zuen.[1]

Josephine Cochranek Garis-Cochran Konpania sortuko zuen, Whirpool enpresaren jatorria izango zena.

Josephine John Garis ingeniari zibilaren eta Irene Fitch Garisen alaba izan zen. Ahizpa bat zuen, Irene Garis Ransom. Bere aitonak, John Fitchek, lurrunontzi bat patentatu zuen. Indianako Valparaison hazi zen eta ikastetxe pribatu batera joan zen su hartu zuen arte. [2]

Shelby konderrira (Illinois) joan ondoren, 19 urte zituela Josephine William Cochran politikari eta merkatariarekin ezkondu zen, 1858ko urriaren 13an.

Cochrane andrea laster bihurtu zen goi mailako andrea eta anfitrioi perfektua. Anitz jende joaten zen haren etxera etengabean, eta horrek lan handia eragiten zuen, besteak beste, zikintzen ziren plater ugariak garbitzea.Hark ez zuen garbitzen, noski, etxeko langileek baizik, baina lan aspergarri hark bere luxuzko ontziak behin eta berriro haustea zekarrela ikusita irtenbide bat behar zuela pentsatu zuen.Horregatik, sukaldeko platerak, edalontziak, portzelanazko erretiluak etab. garbitzeko makina bat diseinatzea erabaki zuen.[3]

Senarra 45 urte zituenean hil zen; lur jota eta zorrek josia, ontzi-garbigailua garatzen hasi zen. Cochran senarraren abizenari eutsi zion, baina "e" gehitu zion hil ondoren. Senar-emazteek bi seme-alaba izan zituzten.[4][2]

Josephine 1913ko abuztuaren 3an hil zen Chicagon, garuneko isuri edo akidura baten ondorioz, eta Shelbyvilleko (Illinois) Glenwood hilerrian lurperatu zuten.[5]

Ontzi-garbigailuaren asmatzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cochrane baino lehenago, beste batzuk merkataritzan bideragarria zen ontzi-garbigailu bat ekoizten saiatu izan ziren. 1850ean Joel Houghtonek biraderazko plater-garbigailu bat diseinatu zuen. [6]1860ko hamarkadan, L. A. Alexanderrek gailua hobetu zuen erretilu bat ur upel batean platerekin biratzeko mekanismo batekin. Tresna hauek ez ziren bereziki eraginkorrak izan. [7][8]

Cochranek bere ontzi-garbigailuaren lehen modeloa diseinatu zuen etxe atzeko txabolan. George Butters mekanikariak lagundu zion lehen ontzi-garbigailua eraikitzen. Makina egiteko, lehenik platerak neurtu zituen eta kablezko konpartimentuak diseinatu zituen behar beste plater, katilu edo saltserak kupiatzeko. Konpartimentu horiek kobrezko galdara baten barruan horizontalki pausatzen zen gurpil batean sartu zituen, eta motor batek gurpila birarazten zuen, galdaratik zetorren xaboi-ur beroak platerak bustitzen zituen bitartean. Ontzi-garbigailu hura izan zen presiozko ura erabiltzen lehena, makinaren barruan platerak garbitzeko ipitzaren ordez. [9]

Kobrezko galdararen barruan gurpil bat jarri zuen, kabledun konpartimentu batzuekin, non platerak, edalontziak eta bestelako tresnak bikain sartzen zituzten. Gurpil hori motor bati esker mugitzen zen, xaboidun ura bide desberdinetatik sartu eta irteten zen bitartean. "Cochrane ontzi-garbigailua" izena esaten diogu asmakizun horri.[3]

Bere asmakizuna 1893an jarri zen erakusgai, Chicagoko Munduko Erakusketan, eta lehen saria irabazi zuen eraikuntza mekaniko, iraunkor eta lan-erritmora egokitua izateagatik.[3] Bere asmakizunaren berri zabaldu zen, eta laster jaso zituen Illinoisko jatetxe eta hoteletarako bere plater-garbigailuaren eskaerak, bere diseinua patentatu zuen eta ekoizten hasi zen. [10] 1893ko Chicagoko Erakusketan modu ofizialean aurkeztu zuen eta han asmakizun onenaren saria irabazi zuen.[3] Bere lantegiaren negozioa, Garis-Cochran, 1897an hasi zen, Whirpool enpresaren urruneko hazia. 1949 arte ez zen ontzi-garbigailua etxeko ohiko tresna izatera iritsi. Ezagunagoa izaten hasi zen, eta etxe gehienek ontzi-garbigailu horietako bat izateko gaitasuna zuten garai hartan. Lehen ontzi-garbigailu horiek ur bero asko behar zuten, eta etxeak egokitu behar izan ziren teknologia berri horietarako iturgintza egokituz.[11][12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Cole, David John; Browning, Eve; Cole, Eve Browning; Schroeder, Fred E. H.. (2003). Encyclopedia of Modern Everyday Inventions. Greenwood Publishing Group ISBN 978-0-313-31345-5. (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  2. a b «Josephine Cochrane» www.nndb.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  3. a b c d «Gizalabak: Josephine Cochrane - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  4. «No. 1476 Inventing the Dishwasher» uh.edu (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  5. (Ingelesez) CooksInfo. «Josephine Garis Cochrane» CooksInfo (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  6. (Ingelesez) Snodgrass, Mary Ellen. (2004-12-29). Encyclopedia of Kitchen History. Routledge ISBN 978-1-135-45572-9. (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  7. (Ingelesez) «The Secret History Of: The dishwasher» The Independent 2010-10-28 (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  8. (Ingelesez) «This Socialite Hated Washing Dishes So Much That She Invented the Automated Dishwasher» IEEE Spectrum 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  9. «Josephine Cochrane | Walk of Heroines» web.archive.org 2015-05-08 (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  10. (Ingelesez) «Women Entrepreneurs: The Long Walk to Success | This is Capitalism» This is Capitalism presented by Stephens Inc. 2018-03-26 (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  11. «Josephine Cochrane | Lemelson» lemelson.mit.edu (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  12. (Gaztelaniaz) «La inventora del lavavajillas, Josephine Cochrane (1839-1913)» Mujeres con ciencia 2016-01-06 (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]