Jacques Roumain
Jacques Roumain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Port-au-Prince, 1907ko ekainaren 4a |
Herrialdea | Haiti |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Port-au-Prince, 1944ko abuztuaren 18a (37 urte) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Institution Saint-Louis de Gonzague (en) ETH Zürich 1926) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria eta politikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Haitian Communist Party (en) |
Jacques Roumain (Port-au-Prince, Haiti, 1907ko ekainaren 4a - Haiti, 1944ko abuztuaren 18a) Haitiko saiakeragilea, poeta eta kontakizun-idazlea izan zen.
Europan izan ondoren Revue indigène aldizkaria (1927) eta Haitiko Alderdi Komunista (1934) sortu zituen. Horren ondorioz atxilotu zuten, eta erbestean izan ondoren 1941ean itzuli zen Haitira. Etnologia Bulego bat antolatu zuen bere jaioterrian, eta Mexikon izan zen diplomazia-lanetan. Surrealismoaren ildotik afrikanismoa aldarrikatzen zuen bere lehen ipuinetan, saiakeretan eta kontakizun-liburuetan; geroago, ordea, langileentzako literatura egin zuen. Obra nagusiak: La proie de l´ombre (1930, Itzalaren gatibua), Bois d´ébène (1936, Ebano-zura) eta Les gouverneurs de la rosée (1944, Ihintzeko gobernariak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.