Edukira joan

Fernando eta Vicente Roscubas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando eta Vicente Roscubas
Bizitza
Herrialdea Bizkaia
Jarduerak

Fernando eta Vicente Roscubas (Palma Mallorcakoa, 1953ko abuztuaren 7a) Bizkaian errotutako pintoreak, anaia bikiak. Fernando eta Vicente Roscubas bost urte zituztela heldu ziren Bilbora bizitzera. Fernando Arte Ederretan lizentziatu zen eta irakasle aritu zen Bilboko Fakultatean. Elkarrekin egin zuten aurreneko erakusketa, 1975ean, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren aretoan, Bilbon, eta orduz geroztik maiz aritu dira elkarlanean. Fernandok, pinturaz gain, argazkigintza eta espresiobide alternatiboak ere landu izan ditu (bideoak, happeningak...); eszenografia ere landu dute Roscubas anaiek. 1999ko otsailean Bilboko Rekalde aretoak Idas y Avenidas izeneko erakusketan bildu zituen Roscubas anaiek 1974tik 1998ra egindako lanik garrantzitsuenak. Bi alditan banatutako hogeita bost urteko ibilbidean (1974-1981 eta 1993-1998), umorea, teknika anitzen elkarketa eta inguruarekiko ikuspegi ironikoa izan dute bi anaiok ardatz nagusia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]